Aiartza: “Eremu legala definitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa emango dizkio Legeak Euskadiko Hirugarren gizarte-sektoreari”

Jon Aiartza Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu egin du Legeak erabat aitortuko duela entitate hauek gizarteari egiten dioten ekarpena. “Funtsezko eragileak dira gizarte bateratua eta bidezkoa egiteko; eta horrela aitortzen zaie”.

Aiartza: “Eremu legala definitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa emango dizkio Legeak Euskadiko Hirugarren gizarte-sektoreari” 26Apirila 26 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Legebiltzarreko Enplegu batzordeak ostegun honetan kontsentsu handiarekin onartu du Euskadiko Hirugarren gizarte-sektorearen txostena; beraz, hurrengo ohiko osoko bilkura batean onartu beharko dute.

Jon Aiartza EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen ordezkariak nabarmendu du lege hau beharrezkoa dela; izan ere, 3.000 entitate baino gehiagok osatzen dute Euskadiko Hirugarren gizarte-sektorea, ia 35.000 langile eta 125.000 boluntario izanik. Hori dela eta, bere jarduerak eragina dauka goiko ekonomian (Euskadiko barne-produktu gordinaren %2). Halaber, Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, “kualitatiboki bere eragina gizartean askoz handiagoa. Eragile erabakigarria da gizarte solidarioagoa eta justuagoa eratzean, gehiago behar duenari lagunduz; eta, hori ezin da zenbatu erantsitako balioagatik. Datu hauek agerian uzten dute legea beharrezkoa dela”.

Aiartzak defendatu du Euskadiko Hirugarren gizarte-sektoreak egindako lan handia, hots, gizartearen genero zabala, plurala eta izaera eragileagatik. Herritarren ekimenetatik sorturiko elkarteak dira eta orokorrean gizartearen eta pertsona ororen solidaritatea bideratu dute, -arazo soziala pairatzen duten pertsonak, familiak, taldeak edo komunitateak barne-. “Hirugarren sektoreak, beraz, funtsezko eragilea da euskal gizartearentzat. Batetik, gizarte bateratua, solidarioa, demokratikoa eta bidezkoa eratzeko; eta, bestetik, erantzun egokiagoa emateko gizartearen premiei”, esan du.

Azkenik, ordezkari jeltzaleak nabarmendu du entitate honen generoari izen juridikoa ematen zaiola. Horren ondorioz, gizarte-politiketako subjektua eta protagonista izango dira. “Sektorea bera, bere helburuak eta egituraketa definitzen dira. Administrazioen eta euren erakundeen arteko harremana sendotzen da. Legeak aitortuko du entitate hauek gizartean egiten duten lan handia. Funtsezko egileak dira gizarte bateratua eta bidezkoa eratzeko. Eta horrela aitortu zaie”, amaitu du Aiartzak.

Interesatu Zaitez