EAJk Hassana Aalia saharar aktibistaren egoera salatzeko manifestapenarekiko atxikimendua adierazi du

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Bilbon urtarrilaren 31n, 17:00etan, egingo den manifestazioarekiko atxikimendua adierazi du Hassana Aalia aktibistak bizi duen egoera salatzeko, eta babes politikoa ukatu zaiola eta kanporatzeko egin den agindua deitoratzeko.

EAJk Hassana Aalia saharar aktibistaren egoera salatzeko manifestapenarekiko atxikimendua adierazi du 27Urtarrila 27 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkidea gaur goizean izan da Arrupe Etxean egin den prentsaurrekoan. Eragile sozial, politiko eta sindikal ezberdinek saharar kausako aktibistarekiko babesa eta solidariotasuna adierazi dute.

Interesatu Zaitez