EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

EAJ-PNV Siriako errepresio eta krisi humanitario aurrean

EAJ-PNV Siriako errepresio eta krisi humanitario aurrean

2012/02/22
Egoera humanitarioaren narriatzea ikusirik, egoeraren laztasunak neurri tragikoak hartu dituela eta eszenatokia okertzen bada, atzerriko eragile eta armek bultzatutako guda zibila ekar dezakeela kontuan harturik, EAJ-PNVk honako adierazpenak egin nahi ditu:

1.- Gaitzespenik sendoena adierazi nahi du Bashar al-Assad-en erregimen totalitarioaren aurrean, eta bereziki Siriako Errepublika Arabiarrak herriak askatasuna eta demokrazia eskatzeko egiten dituen adierazpenen aurren  eman den erantzun odoltsu eta ankerraren aurrean.

2.- Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012ko otsailaren 16an onartutako ebazpenarekiko babesa adierazi nahi du. Bertan, Siriako Gobernuari bost exijentzia aurkezten zaizkio urtarrilaren 22an Arabiar Estatuen Ligaren ekimenarekin bat eginik adostu zen jarduera egitasmoari jarraiki, hau da, bortxakeriaren amaiera deitzea, gatazkak amaitzeko eta guda zibila ekiditeko ahalegin diplomatikoak indartzeko dagoen beharra partekatuta.

3.-Liga Arabiarrak, inguruko erakunde nagusia den aldetik hartu duen inplikazio arrazoizko eta arduratsua onesten du. Siriako familia politiko nagusienen arteko elkarrizketa eraikitzailea sustatuta, etorkizunera begira nazio adiskidetzean oinarritutako trantsizio politikoa ekartzen lagun lezake.

4.- Deitoratu egiten du Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren erantzuna ez dela egon Sirian eman den giza eskubideen urratzeari erantzuteko behar besteko mailan. Txinak eta Errusiak ezarritako betoari jarraiki, erregimenari errepresioa etetea derrigortzeko legezko zigorrak eragotzi dira. Halaber, estatuek beren jarrera aldatzearen eta Arabiar Ligaren jarduera egitasmoarekin bat egitearen aldeko agertzen da. 

5.- Ez dago ados eraketa anakronikoko Segurtasun Kontseiluan dagoen beto eskubidearekin, eta hau erreformatzeko deia egiten du, eskubide hau XXI, mendeko testuinguruaren eta parametroen araberakoa izan dadin. Adostasuna bilatzeko ahaleginak ez du zigorgabetasunik suposatu behar, giza eskubideen urratze nagusiak gertatzen direnean. 

6.- Uste du Siriaren etorkizunaren inguruko erabakia, hango hiritarrei baino ez dagokiela,eta prozesu demokratikoa ekarriko duen elkarrizketa barneratzailea bultzatzen du, zeinetan Siriar Estatuko leinu eta erlijio guztiek parte hartuko duten. 

7.- Nazioarteko erkidegoari eta bere erakundeei exijitzen die beren jarduna , ardurak, orekak eta proportzionaltasunak gida dezatela- Siriak sunita-chiita gatazkez, musulmanen munduan Arabia Saudi eta Iranen arteko nagusitasunerako lehiaz, Israel-Iran auziaz, Libano zatituaz eta Siriako tutoretza tradizionalaz, Turkiak duen gero eta eragin handiagoaz josita dagoen erregioaren egonkortasunean duen egiteko nagusiaz jabetuta- kanpotik arinegi eta hausnartu gabe egin litekeen  esku hartzearen eraginez izango liratekeen kalteak ondo neurtzeko.

Albiste gehiago

170 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Mintzaldia
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Hitzaldia
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/04/08

Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2012/05/15

¿A qué teme el PSE?Gehiago irakurri

Blanca Guinea  (Diario de Noticias de Álava)