EAJ-PNV-k Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko elkarlan-hitzarmena sustatuko du

Markel Olanok eta Eneko Goiak kritikatu dute, legealdi honetan Bilduk erakundeen arteko elkarlana baztertu duela, hain zuzen ere, Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste hainbat erakunderen arteko ezinbesteko elkarlana Gipuzkoako zein Donostiako proiektu estrategikoak garatzeko.

Eneko Goia eta Markel Olano 23Apirilak
2015
2015 ApirilaK 23 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako alkategai Eneko Goiak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Udaletxearen aurrealdean. Bertan konpromisoa hartu dute hitzarmena sinatzeko Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlana sustatzeko. Hitzarmenaren helburua da, hurrengo legealdiko ekimen nagusien kudeaketa koordinatzea, sustatzea eta hobetzea.

Hautagai jeltzaleek komunikabideen aurrean batera agertu dira, izan ere, egun osoan Donostian elkarrekin lanean ari dira eta hainbat ekonomia- eta gizarte-eragilerekin bilerak egin dituzte, Donostiako beharrak ezagutzeko.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok adierazi du, jeltzaleentzat erakundeen arteko elkarlana funtsezkoa dela, hain zuzen ere, Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste hainbat erakunderen arteko elkarlana, eta salatu du, Bilduk azken lau urteotan elkarlan hori indartu beharrean, baztertu duela. Horren harira, Olanok gogorarazi du, lehengo legealdian sigla ezberdinetako arduradun politikoek, hain zuzen ere, Donostiako eta Foru Aldundiko agintea zuten arduradun politikek, gai izan zirela elkarlan-hitzarmena egiteko. Beraz, Olanoren ustez, borondate kontua da, hain zuzen ere, modu ezberdinean, akordioaren eta elkarlanaren bidez, gobernatzeko borondatea, etorkizuneko proiektuak aurrera eramateko.

Era berean, Diputatu Nagusigai jeltzaleak honakoa azpimarratu du: Lehentasuna da horrelako elkarlan-hitzarmena egitea eta, bertan, Donostiarentzat garrantzitsuak diren estrategiak eta ekintzak jasotzea. Gainera, akordioan ezarriko dira elkarlanerako metodologia eta tresnak. Hortaz, Markel Olanok esan du, oso garrantzitsua dela horrelako akordioak lortzea, izan ere, elkarlanaz eta lidergo partekatuaz baliatuta, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak egin ahal izango dira.

Olanok, halaber, adierazi du, akordio horrek eredu izan behar duela bi erakundeen kudeaketa hobetzeko, gardenak izateko eta politika- zein erakunde-arloan gertatu ohi diren liskarrak eta desadostasunei aurre egiteko. Beraz, akordio horrek gobernu onaren adibidea izan nahi du. Bestalde, EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak gogorarazi du, lehengo legealdian Donostiako Udalaren ate nagusia ireki zela Gipuzkoako Diputatu Nagusiari harrera egiteko, txistularien banda eta guzti: Irudi horrek erakutsi zuen legealdi hartan elkarlanean aritzeko filosofía egon zela, hain zuzen ere, hirian zeuden hainbat proiektuen gaineko erakundeen arteko liskar eta eztabaidekin amaitu zuen elkarlanean aritzeko filosofía.

Baina aitzitik, Goiak segidakoa esan du: Irudi horrek ez du jarraipenik izan legealdi honetan, izan ere, Donostiako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende egon da. Hori dela eta, eskatzen dugu elkarlan hori berreskuratzeko, elkarrekin aurrera egiteko.

Eneko Goiak azaldu ditu, proposatutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko elkarlanerako hitzarmen horren bidez egin beharreko ekimen nagusiak.

Ekintza nagusiak.

1.- 2016ko Kultura Hiriburutza
Hiriburutzaren gidaritza hartu, arrakastatsua izan dadin eta, hortaz, kultura, turismoa eta nortasuna indartzeko, betiere, Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko kultura-eragileak inplikatuta. Europan zein munduan Hiriburutzaren ekitaldiak ezagutzera eman, eta horretarako, nazioartekotze kanpaina egin.

2.- Tabakalera.
Tabakalerako kultura-proiektua erreferentea da Gipuzkoarentzat. Tabakalera sorkuntza, kultura, kooperazio, sare, industria eta aukeren zentroa izango da, hain zuzen ere, kultura-industria eta euskal produktuen sorkuntza sustatuko duen zentroa.

3.- Hiria lurralde industrialaren zerbitzura.
Enpleguak eta ekonomiak lehentasuna izango dute. Langabeziari aurre egin eta enpresa-jarduera berritzailea, merkataritza eta kalitatezko turismoa sustatzea, gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko. Gazteentzako enplegu-aukerak. Hiri barruko merkataritza sustatzeko eta laguntzeko ekintzak.

4.- Mugikortasuna, metroa eta Atotxako autobusen geltokia.
Metroaren aldeko apustua: Donostialdeko mugikortasuna eraldatuko da, hiria irisgarriagoa egingo du eta garraio publikoaren erabilera sustatuko du, betiere, hiri barruko zein hirien arteko komunikazioak hobetuta.

5.- Gizarte Politika
Inor ez baztertu. Ongizate departamentua lehenetsi eta bere baliabideak bermatu, behar gehien duten pertsonei zein kolektiboen harrera bermatuta. Lehentasuna eman, nagusien zaintzari bere etxeetan zein gizarte-inguruan, eta baztertze-arriskuan dauden pertsonentzako eguneko zerbitzua martxan jarri. Erakundeen arteko plangintza egitea eragileekin batera, gizarte politika jasangarriak ere etorkizuna bermatzeko.

6.- Anoeta eta beste kirol-instalazioak
Konpromisoa Anoeta birmoldatzeko eta erakundeen arteko akordioan parte hartu. Era berean, Gipuzkoako kirol-instalazioen mapan Altzako kiroldegi berriaren eraikuntza sartzea.

Interesatu Zaitez