EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

EAJ-PNVk pozik hartu du Europa zabortegiak kentzen eta errausketa baliabide birzikla ezinetarako uzten ari delako albistea

Izaskun Bilbao, EAJ-PNV

2012/05/24
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurodiputatuak pozik hartu du “baliabideak eraginkortasunez erabiliko dituen Europa” izenburuko txostena onartu izana. Bertan, lehenetsi egiten da materia iraunkorren kontzeptua lehengaien kontzeptuaren gainetik, hausnarketa sakona planteatzen du eta neurri zehatzak proposatu ditu, garapen jasangarrirako 2020 europar estrategia betetzeko, produkzio eta kontsumo paradigmak aldatzeko.

Agiri ez-legegile honek hondakinen tratamendu alorrean egiten du hondakin zabortegiak Europa mailan apurka-apurka debekatzen joatearen  eta hamarkada honen amaieran hondakin birziklagarriak eta konpostagarriak errausteari uztearen alde, teknika hau birziklatzerik ez dagoenerako uzteko. “Helburu horiek erdiesteak eskatzen du kontzientziatzea, prestakuntza eta adostasuna. Erronka honek denok inplikatzen eta derrigortzen gaituelako” esan zuen legebiltzarkide jeltzaleak atzo ospatutako eztabaidan.     

Hondakinen tratamenduan, EAJ-PNV bere eurodiputatuaren bidez, gure hondakin produkzioa murrizteko eta tratamendu hobea emateko helburuarekin ados dagoela erakutsi du. Politikari jeltzaleak azpimarratu duenez, “honek berarekin dakar kudeatzeko plan zehatzak artikulatzea, bideragarriak eta errealistak, birziklagarria hobeto erabiltzeko eta erabiltezina hobeto ezabatzeko. Helburu hori lortzea, hondakinak biltzea eta garraiatzea baino askoz gehiago da”.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 2.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)