EAJ-PNVren ordezkariak Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko ekitaldietan

EAJ-PNVren ehunka herri ordezkari eta herri kargudun izan dira gaurkoan, euskal erakundeek Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko egunaren kariaz antolatu dituzten ekitaldietan.

EAJ-PNVren ordezkariak Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko ekitaldietan 25Azaroak
2014
2014 AzaroaK 25 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren ehunka herri ordezkari eta herri kargudun izan dira gaurkoan, euskal erakundeek Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko egunaren kariaz antolatu dituzten ekitaldietan, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria mota guztien kontrako gaitzespenik sendoena erakusteko.

Gaur goizean Lehendakaritzako eskaileretan egin den ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu Josu Erkoreka, Arantza Tapia, Juan María Aburto, Ricardo Gatzagaetxebarria, Cristina Uriarte, Jon Darpón, Estefanía Beltrán de Heredia eta Ana Oregi.

Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero eman ohi duen prentsa aurrekoan, Unai Rementeria Lehendakaritzako diputatu eta bozeramaileak A25ari buruzko adierazpenak egin ditu "Bizkaian ez dago emakume eta gizonen arteko desberdintasunen fruitu diren eraso eta jokaera sexistentzako lekurik". Era berean gogoratu du BFA gogor ari dela "berdintasun politika publikoak era transbertsalean garatzeko" lanean eta helburu horrekin martxan jartzen direla "Beldur Barik izenekoa bezalako ekimenak,gazteen enpoderamendua eta desberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuna emateko gaitasuna areagotzen dutelako".

Bilbon ere, Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa eta Euzkadi Buru Batzarraren burukide Nekane Alonso izan dira Bizkaiko hiriburuko Udaletxean egin den adierazpen instituzionalean. Ordezkari jeltzaleak Ibon Areso alkatearekin, Udal korporazioarekin eta Blboko Emakumeen Kontseiluko ordezkariekin batera egon da. Kontseilu hau elkarte eta talde ezberdinek osatu dute bortxakeria sexistaren adierazpen guztiak salatzeko eta gaitzesteko.

Nafarroan, Napar Buru Batzarraren presidente eta Foru Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaile Manu Aierdi, Gazteluko Plazako ekitaldian izan da Javier Leoz Iruñeko Udaleko EAJ-PNVren zinegotziarekin "balore aldaketa sakona aldarrikatzeko eta emakume eta gizonen arteko harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko erak aldatzea eskatzeko”.

Arabako Batzar Nagusiek eta Vitoria-Gasteizko Udalak elkarretaratze bateratua egin dute Arabako Foru Aldundian. Ekitaldian izan dira Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVren bozeramaile Gorka Urtaran; Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren Batzarkide Taldearen bozeramaile Ramiro Gonzalez; Alvaro Iturritxa, Nerea Melgosa eta Iñaki Prusilla zinegotzi jeltzaleak; eta Pedro Elosegi batzarkidea.

Gipuzkoan, Donostiako Udalak bere osoko bilkura gelan egin du ekitaldia eta bertan izan da Ekeko Goia EAJ-PNVren bozeramailea. Alkatearekin eta beste zinegotzi guztiekin batera, Donostiako Udalak Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako egin duen adierazpena irakurri du. Agiri honen bidez, udal korporazio osoak genero indarkeriaren kontrako gaitzespen sendoa egin du eta hiritargo osoari luzatu dio indarkeria ezabatzeko lana elkarrekin egiteko deia. Goiarekin batera, ekitaldian izan dira Aitziber San Román, Juanra Viles, Martín Ibabe, eta Iñaki Gurrutxaga zinegotzi jeltzaleak.

Interesatu Zaitez