EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Erkorekak baikor hartu du Sorturen legalizazioaren aldeko ebazpena, euskal politikaren aniztasuna aitortzen delako

Erkorekak baikor hartu du Sorturen legalizazioaren aldeko ebazpena, euskal politikaren aniztasuna aitortzen delako

2012/06/21
EAJ-PNVren iritziz SORTUren legalizazioaren aldeko ebazpena aurrera emandako urrats ona da “politikoki eta erakundeetan normalizatuta dagoena juridikoki normalizatzen laguntzen duelako”.

Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena ezagutu ondorengo adierazpenetan, Josu Erkorekak azaldu du Ezker Abertzaleak bete betean parte hartzen duela Euskal Herriaren jarduera politikoan, eta hainbat  erakundeetan dagoela, besteak beste, Kongresua, Senatua, Nafarroako Parlamentua, Araba, Bizkaia,Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta hainbat udaletan.

“Ezker Abertzaleak presentzia aktiboa du euskal politikagintzan eta baita espainiar politikagintzan ere; eta erakundeetan presentzia garrantzitsu eta esanguratsua du; ondorioz, zentzurik ez luke hauteskunde fase guztietan osotasunez jarduteko  eta identifikatuko duen  siglarik ez izatea” adierazi du  Erkorekak.

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldearen bozeramaileak azaldu duenez Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ”oso berandu etorri da, Auzitegi Konstituzionalak berak Bilduren inguruan eman zuen ebazpenaren ondoren, ezer ez zuelako, oinarrian, funts bera izan beharko lukeen ebazpenaren horrenbesteko berandutzea arrazoitzen”.

Erkorekak amaitzeko azpimarratu duenez, ebazpenak “EAJren aldetik betidanik aldarrikatu izan dugun egoera politikoa berrezarri du”. Gu beti egon gara “ dena da ETA tesiaren kontra” . “EAJren aldetik betidanik defendatu izan dugu Ezker Abertzalearen adierazpen politiko hutsa, eta jarduera politiko eta instituzionalean osotasunez funtzionatzeko duten eskubidea aldarrikatu izan dugu.

Albiste gehiago

147 orrialdetik 3.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)