Erkorekak euskal herritarrei eskatu die PP-Ciudadanos ententea Euskadirentzat mehatxu bat delaz kontzientzia hartzeko

EAJ-PNV alderdiko zerrendaburuak indarkeria sexistaren aurkako mezu oso argia eman du Bilboko Aste Nagusiko lehenengo egunean: “Baztertu beharreko portaera da hori. EZ beti da EZ”

Erkorekak euskal herritarrei eskatu die PP-Ciudadanos ententea Euskadirentzat mehatxu bat delaz kontzientzia hartzeko 21Abuztuak
2016
2016 AbuztuaK 21 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAEko irailaren 25eko hauteskundeetan EAJ-PNV alderdiaren Bizkaiko zerrendaburua da Josu Erkoreka eta komunikabideetako profesionalekin egon da gaur Bilboko Areatzan, Kioskoaren ondoan. Aste Nagusiko lehenengo eguna izanik Areatza jendez gainezka zegoela; hori dela eta, bere lehen mezuak jai-kutsua izan du. “Bizkaitarra naiz eta Bilbon bizi naiz; hurrengo hauteskundeetan, gainera, EAJ alderdiaren zerrendaburua izango naiz. Horregatik, jai zoriontsuak igarotzeko opa diet hiribilduko herritarrei, baina baita jaietaz gozatzera Bilbora datozen guzti-guztiei ere. Herritarrek jaiak bakean, normaltasunez, harmonian eta bizikidetzan igarotzeko eskubidea dute, eta horrela izatea nahi dugu: jaiak jai izan daitezela, eta normaltasun osoz pasa ditzagula”. Orduan, Erkorekak mezu bat eman du, zehatza “eta argia, indarkeria sexistaren aurka; portaera hori gizalegearen kontrakoa da eta bateraezina da, gainera, bakean bizitzearekin, giza eskubideen errespetuarekin eta emakumeekiko errespetuarekin. Denok egin behar dugu indarkeria sexistaren aurka, bakoitza dagokion erantzukizunetik abiatuta, portaera hori baztertu beharrekoa delako. Mezua argia eta garbia izan behar da: EZ beti da EZ, eta denok onartu behar dugu hori”.

Politikari dagokionez ere Erkorekak mezu argia eta zehatza eman du: euskal herritarrek jakin behar dute Euskadirako, EAEren autogobernurako eta bere eredu sozialerako mehatxua dela Madrilen prestatzen ari den Alderdi Popularraren eta Ciudadanosen arteko ententea. “Kezkatuta gaude Madrilen, itxuraz, PP eta Ciudadanos proiektu bateratuarekin batu ditzakeen gobernua eratzen hasi delako. PP alderdiaren gehiengo osoa benetan negatiboa izan da gure autogobernurako, eta gure eredu sozialerako; bada Ciudadanos ere tartean badago, egoera hori behin betikoa eta atzeraezina izan daiteke gure autogobernurako. Beraz, euskal herritarrak kezkatzeko moduko arrazoi objektiboa da hori, euskal gizartearentzat benetan negatiboa eta oso kezkagarria den gobernu-proiektu bat eratzen egon daitekeelako, eta hori azaleratu behar dugu. Horretaz ohartarazi behar dugu, eta gure kezka azaldu, zeren dagoeneko EAEko autogobernuaren aurkako erabateko jarrera erakutsi duen pertsonak eta Ekonomia Ituna desagertzearekin eta EAEko autogobernuarekin eta foru tradizioarekin zerikusia duen guztia kentzearekin obsesionatuta dagoen pertsonak interesak batu baititzakete”. Hautagai jeltzaleak adierazi du EAEko autogobernuaren alde 35 urte lan egin dituen eta autogobernua osorik aplikatzeaz eta eguneratzeaz arduratu den alderdi bakarra dela mehatxu horretaz ohartarazteko aukerarik onena. Hau da, EAJ-PNV. Zera esan du: “Garrantzitsua da EAEko herritarrak konturatzea egoera hori EAEko autogobernuarentzat mehatxua dela. Hauteskundeak egin behar direla aprobetxatuz, ondo egongo litzateke gizartea konturatzea EAEko autogobernuaren aurkako erasoei horma zeharkaezina jarri diezaiekeen alderdia orain arte, azken 35 urteetan, hura defendatu, babestu eta gorde duena dela: EAJ alderdia”.

Erkorekari galdetu diote PSOEk zein oposizio izan behar duen Mariano Rajoy inbestidura saiora aurkezten bada azkenean, PP eta Ciudadanos alderdiek azken egunotan egin dituzten akordioak kontuan hartuta, azkenean saio hori errealitatea izango dela ematen du eta. “Erabakia PSOEk bakarrik hartuko du. Alderdi horretako buruek erantzukizuna beste alderdi politiko batzuei eman arren, erantzukizun hori PSOErena da. PSOEk du inbestidura egiteko eta gobernua eratzeko boto kopurua nahikoa (kopurua aintzat hartuz gero). Gainera alderdi horrek azken urteetan Estatuaren defentsari lotutako akordio estrategikoak itxi ditu PPrekin. 92ko itun autonomikoak PSOEk eta PPk sinatu zituzten, autogobernuaren garapena estutzeko asmoz; Alderdien Legea eta ilegalizazioak PPk eta PSOEk itundu zituzten; Konstituzioko 135. artikuluaren berrikuntza ere PSOEk eta PPk itundu zituzten… Horrenbestez, Estatuaren beharrizanak kontuan hartuta benetan larrialdi egoeran bagaude, logikoena da historikoki arazo horiei erantzuteko akordioak egin izan dituzten alderdi politikoak elkarren artean konpontzea. PSOEk horren gainean ezer esaten ez badu, besteok ezer gutxi esan dezakegu. Nik, EAJren izenean, esan dezaket PPren aukera berez erabat negatiboa bazen eta guk baztertuta bagenuen PP gehi Ciudadanos aukera are baztergarriagoa dela gure ustez, aukera hori mehatxua delako EAEko autogobernuarentzat eta Euskadiren eredu sozialaren eta bizikidetza-ereduaren defentsarako”.

Interesatu Zaitez