Estebanek ELA eta LAB-i: “Herri ordezkaritza hautestontzietan erakutsi behar da"

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak ELA eta LAB sindikatuei egotzi die "izarrei begira bizi " direla eta "egiazko herri ordezkaritza hautestontzietan erakutsi behar dela" esan du.

Estebanek  ELA eta LAB-i: “Herri ordezkaritza hautestontzietan erakutsi behar da 31Maiatzak
2013
2013 MaiatzaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Europa Pressek Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan esandakoa borobildu duenez, Estebanen esanetan sindikatu abertzaleen deialdiak "ez du izan hasieran espero zen oihartzuna" "beste  deialdi batzuekin alderatuta, estatistikoki, txikiagoa izan omen delako".

Era berean adierazi duenez "ematen du herri honetako  sindikatu batzuk ilargiari begira daudela eta beste toki eta denboran bizi direla". " Ez dut ulertzen herri honetan egiten den politika sindikala, batez ere ELA eta LABen aldetik" esan du.

Estebanek azpimarratu duenez "herri ordezkaritza, une zehatz batean jendetza kalera atera daitekeen arren, hautestontzietan dago,hauteskundeetan". "Egiazko herri ordezkaritza hautestontzietan erakutsi behar da, hiritar guztiek botoa emateko aukera duten momentuan" amaitu du.

Interesatu Zaitez