
Biharko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da EAJren legebiltzar taldeak aurkeztu duen ekimena, langile publikoei ere % 99,9ko lanaldi murriztua aitortzea eskatzeko, seme alabek minbizia edo gaixotasun larria dutenean. Gaur egun, arazo handiak dituzte arlo pribatuko langileen eskura dagoen aukera horretaz baliatzeko.
Segurtasun Sozialaren sistema aplikatzeko eta garatzeko uztailaren 29ko 1148/2011 Erret Dekretuak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat jota dauden txikiak zaintzeko prestazio ekonomikoaren alorrean, babes sozialaren ordenamendu juridikoan aurreikusten du gurasoek, adoptatzaileek edo beren etxean umeak hartu dituztenek lanaldia murriztu dezaketela minbiziak edo gaixotasun larriak jota dauden adin gabeak zaintzeko, eta horregatik prestazio ekonomikoa ematen zaiela.
“Prestazio hori da egoera horretan dauden pertsonek nozitzen duten sarreren galera konpentsatzeko, beren lanaldia murrizteko beharra dutenean. Ondorioz, soldatak ere murrizten dira seme alabak zuzenean eta aldi jarraituan zaindu behar dituztelako ospitaleratze eta gaixotasun tratamendu aldian” azaldu du Ane Urkiola legebiltzarkideak. “Dekretu horren barruan egongo diren pertsonek beren lanaldia murriztu ahal dute gutxienez % 50ean,txikia era jarraitu eta zuzenean zaindu ahal izateko“, gaineratu du.
Zentzu honetan gogoratu du aseguru mutuek onartu egin dituztela %99,99rainoko lanaldi murriztuak. Gipuzkoan, esate baterako, 2011 urtean, ASPANOGI Minbiziak jotako Gurasoen Elkarteak egiaztatu du herrialde honetan elkarteko 12 guraso kidek minbiziak jotako adingabeak zaintzeagatiko diru laguntasuna eskatu dutela; familia hauek % 99,9ko lanaldi murriztua eskatu dute, eta mutua hauek eskariak onartu dituzte eta % 99,9ko murrizketa ontzat eman dute“, zehaztu du .
“Baina, egoera guztiz bestelakoa da Administrazio Publikoan. Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua arautzeko apirilaren 12ko 7/2007 legearen aplikazioarekin, Euskal Administrazio publikoan lan egiten duten gurasoek zailtasun handiak dituzte lanaldia % 99,9an murrizteko, eta murrizte hori semearen ospitaleratzetik eta tratamendu jarraitutik harago aitortzeko” azaldu du Ane Urkiolak. “ Izan ere, Hezkuntza Sailean, esate baterako, ez dira 2/3etik gorako lanaldi murriztuak aitortzen“, azaldu du.
Zio horiek guztiak kontuan harturik, Euzko Abertzaleak taldeak honako Ez Legezko Proposamena aurkeztu du:
1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Euskal Administrazio Publikoaren esparruan, minbiziak edo bestelako gaixotasun larriren bat jota dauden adingabeen gurasoei lanaldiaren % 99,9ko murrizketa aitortzea.
2. Era berean eskatzen du aitortza hori adingabe gaixoa zaintzeko behar besteko aldian izan dadila, eta hau ospitalean edo etxean emandako zaintzan manten dadila; beharrizan hori Osasun Zerbitzu Publikoko osagilearen txostenez edo adingabearen osasun arretaren ardura duen Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio erakundeak eginiko txostenez egiaztatuko da.
3. Zuzentarau horiek sail ezberdinei eman diezazkiela, behar bezala aplikatuak izan daitezela.
Legebiltzarkide jeltzaleak bere konfiantza agertu du “ekimena biharko Osoko Bilkuran onartua izango delakoan, horren bidez arindu egingo litzatekeelako hain une latzak bizi dituzten pertsonen egoera; eta, aldi berean justizia ere egingo litzateke lan esparru bateko zein besteko langile guztien eskubideak berdinduko liratekeelako”.
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/22
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei
Prentsa oharra
2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”