Gipuzkoako EAJ-PNV-k esan du, Bildu-k eta PP-k joku zikina erabili behar dutela, izan ere, ezin dute lehiatu hautagai jeltzaleekin

Batzarkide jeltzale Eider Mendozak Bildu eta PPri leporatu die, EAJ-PNVren aurkako mendeku politikoa egin izana eta arduragabekeriaz aritu izana, izan ere, salaketa faltsua da eta, gainera, ardura politikoak leporatzen saiatu dira.

Gipuzkoako EAJ-PNV-k esan du, Bildu-k eta PP-k joku zikina erabili behar dutela, izan ere, ezin dute lehiatu hautagai jeltzaleekin 30Martxoa 30 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Gipuzkoako Batzar Nagusietako gaur goizeko osoko bilkuran Foru Aldundiak Azpeitiko epaitegian aurkeztutako kereilari buruzko ikerketa batzordearen ondorio-txostena onartu da. Bildu, Aralar eta PP batzarkide-taldeek ondorio-txostenaren alde egiten dute. EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozaren ustez, behin ondorio-txostena onartuta, agerian gelditu da Foru Aldundiak, Bilduk eta PPk ez dutela egia jakin nahi izan, izan ere, batzordeak iraun duen bi egunetan erakutsi da lurrak obran daudela, kontratistak eskatutakoa baino 29 milioi euro gutxiago ordaindu zirela, eta beraz, ez zela ordaindu ezta zentimo bat gehiago ere.

Horren harira, Eider Mendozak esan du, Bilduk eta PPk joku zinika erabili behar dutela, izan ere, ezin dute lehiatu EAJ-PNVren hautagaien aurka eta, era berean, esan du, hautagaiez oso harro dagoela. Horrenbestez, Mendozak Bildu eta PPri leporatu die, EAJ-PNVren aurkako mendeku politikoa egin izana, eta arrazoiak honakoak dira: batzuk boterea galtzeko beldur dira, eta besteak porrot egiteko beldur dira.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa adierazi du: “Agerian gelditu da ondorioak aldez aurretik idatzita zeudela, izan ere, Bildu eta PPren arteko akordio politikoa zegoen, hain zuzen ere, ezker abertzalearen burukide Joseba Permach-ek esandakoa jarraitzeko akordioa. Eta horretarko, ez dute arazorik izan gezurra esateko, manipulatzeko eta salaketa faltsua egiteko, hain zuzen ere, helburu bakarra zuen salaketa: arerio politikoa erasotzea, hau da, EAJ-PNV erasotzea.

Horrenbestez, batzarkide-jeltzaleak honakoa salatu du: “Bilduk eta PPk entzungor egin diete bai agerraldiei, bai aurkeztutako dokumentuei, hain zuzen ere, 29 milioi euro gutxiago ordaindu zirela eta arbitraje-prozesua egon zela erakusten duten dokumentuei. Berdin izan zaie guztia, izan ere, PPren bozeramaile Juan Carlos Canok argitu zuen bezala, helburua honakoa zen: EAJ-PNVri lezioa ematea udal eta foru hauteskundeak baino lehen”.

Gainera, Eider Mendozaren iritziz, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarte legealdi hasieratik saiatu da lehengo EAJ-PNVren aginteko Foru Aldundiaren izen ona kaltetzen. Hori dela –eta, nahiz eta behin eta berriro zalantzak sortzen saiatu den, behin lau urteotan ezer ere ez aurkituta,  gaur ondorio-txostena onartuta bere helburua betetzat eman du eta oso harro dago. Ez da hain harro egon ezta lehengo astean Deskargako tunelak baimenik gabe ireki zituenean ere.

Mendozak, halaber, Bildu eta PPri leporatu die, arduragabekeriaz aritu izana, izan ere, salaketa faltsua egin dute, hiru pertsona inputatu dituzte eta, gainera, ardura politikoak daudela esaten dute. Eta hori guztia, auzia epaitegian dagoen bitartean eta epairik ez dagoenean. Beraz, Bildu eta PP epaile izan nahi izan dute, betiere, ezker abertzaleak egindako estrategia baten epaile eta, horretarako, hiru teknikari inputatu eta epaitu dituzte eta ez zaie axola izan errugabeak diren ala ez, eta, gainera, ardura politikoak daudela esan dute.

Azekenik, hona hemen Eider Mendozaren salaketa: “Bilduk eta PPk muga guztiak gainditu dituzte eta EAJ-PNVko kideoi lapurrak garela esan digute. Baina hori ez da horrela geldituko”. Hortaz, Diputatu Nagusi Martin Garitanori eta Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri ohartarazi die, behin auzia artxibatuta, EAJ-PNVk neurriak hartuko dituela, izan ere, batzordean zehar gauza oso larriak esan dira.

Interesatu Zaitez