Joseba AurrekoetxeaEAJ-PNVren hauteskunde kanpainaren arduradunak eta Josu Erkoreka EAJ-PNVk Euzko Legebiltzar Taldean Bizkaiko diputatu eta berraukeratua izateko hautagaiak gaur goizean aurkeztu dituzte Sabin Etxean, A-20rako hauteskunde kanpainaren goiburu eta oinarriak.
Biek batera erakutsi dute “Euskadi puede” eta “Euskadiren Alde” goiburu bikoitz eta osagarria. “Hitz hauekin adierazi nahi dugu Kongresu eta Senatuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen egitekoaren ikurra izan dena”. Hau da, “politika egiteko dugun modua laburbiltzea, funtzionatzen duen eredua, autogobernu eta ongizatean emaitzak eman dituena.
Josu Erkorekak ezarri duenez “gure eredua egiaztatuta geratu da” “jakin badakigu EAJren ereduak funtzionatu egiten duela eta arrakasta bermeaz ekin diezaiekegula Euskadik arlo guztietan dituen erronkei, besteak beste krisi ekonomikotik irtetea, gizarte prestazioen sistema bermatzea eta babestea, eta jakina, bakea eta normalizazioa erdiestea”.
EAJ-PNVk A20rako dituen helburuak
EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan duen legebiltzar taldearen bozeramaileak adierazi duenez “bikoitza eta argia da A20rako dugun helburua”, hau da “Euskadiko lehen indar gisa dugun tokia sendotzea eta Kongresuan eta Senatuan legebiltzar taldea osatzea”.
Donostiako Bake Konferentzia
Era berean, gaur goizean Sabin Etxean ospatu izan den prentsa aurrekoan, EAJ-PNVk Bizkairako aurkeztu duen zerrenda buruak aditzera eman duenez “beharrezko zuhurtasunetik landu dugu Euskadin behin betiko bakea lortu ahal izateko helburua” eta zentzu honetan “benetan sinesten dugu Donostian datorren astelehenean egingo den Bake Konferentzia zedarri garrantzitsua izango dela, eta helburu horretarako bidean lehena eta orainaren arteko marka ezarriko duela”.
Josu Erkorekak esan duenez “halako ekimenak norabide zuzenean doaz” eta horregatik “EAJ-PNVren aldetik babestu egiten ditugu, bakea erdiesteko helburuan kalkulu politikorik ez dagoela uste dugulako” .
Prentsa oharra
2013/05/14Andoni Ortuzar ostegunean izango da Bruselan, EAD-PDEren Kontseilu Politikoan
Prentsa oharra
2013/05/14Esteban: “solidariotasun eskasa antzeman diot Bruselari, krisialdiari aurre egiteko orduan"
Prentsa oharra
2013/05/13Agirre: “EAJ-PNVkoak ez gara atzean geratuko, ekin eta ekin egingo diogu akordioa lortu arte"
Prentsa oharra
2013/05/13Bilduko "komisario politikoengandik" askatzea eskatu dio Ortuzarrek Garitanori
Berriak
2013/05/10Atutxa: “EAJk, herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jarriko ditu”
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”