Hastear dago Ereaga hondartzanko “Getxo Sea Week 2012”

Ekainaren 29ra arte, goizeko 10:00 etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, denentzat irekiko da Ereaga hondartzan GSW Camp delako kirol esparrua, bertan futbola, beisbola eta voley ball praktikatzeko.
Asteazkenera arte, Tamarises hotelean sukaldaritza jardunaldiak egingo dira, eta profesionalen laguntasunarekin, interesatu guztiek “gure arrainak” ondo aztertu ahal izango dituzte, Txakolina eta arrainak elkartzeko katak egingo dira eta “hegaluzea, gure udako arraina” ezagutzeko parada izango dute. Eta, bien bitartean, aukera izango da Euskal Kostako bokarta eta hegaluzaz eginiko pintxoak eta Bizkaiko txakolina dastatzeko.
Ostegun eta ostiralez, 19:30etik 21:00etara, Igeretxe Hotelean egingo da “Urpekaritza Astea”. Bere hirugarren edizioan argazkiak egongo dira ikusgai, dokumentalak ikusi ahalko dira eta itsasoarekin konpromisoa hartu duten pertsonek parte hartuko duten hitzaldi eta mahai inguruak ere egingo dira, besteak beste Marc Chicano eta Marilen Ensenyat (ostegunean), Pierre Yves Cousteau –Cousteau Komandantearen semea-, Arturo Boyra eta Ingrid Riera (ostiralean).
Prentsa oharra
2013/05/21Esteban: “Gardentasun legeak zalantza ugari sortarazten ditu"
Prentsa oharra
2013/05/21EAJ-PNV: Euskadiko ereduak erregioen parte hartze handiagoa abalatzen du europar politikan
Prentsa oharra
2013/05/20
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”