
Gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dute EAJk, PSEk, Mixto-Ezker Anitza-EB taldeak eta Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideek izenpetu duten Oroimenerako, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Lege Proposamena.
Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan, Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du lege proposamen hori “alderdi politikoen eta talde legebiltzarren artean izandako hilabete eta hilabeteren emaitza” izan dela, eta akordiotik hasita, “zutabe tinkoak eraikitzeko beharraren alde egin du etorkizun baketsua garatzeko, baina, oroimenean oinarrituta”.
Ardatza etorkizunari begira dago, bana gertatutakoa ahaztu gabe - giza eskubideen haustea, herri honek bizi izandako bortizkeri traumatikoak-, eta oroimena ezartzea berme bezala berriro gerta ez dadin”, adierazi du.
Iturratek azpimarratu du institutuak ikuspuntu guztiak barneratuko dituela, “herri honetan azken 40 edo 50 urteetan giza eskubideen inguruan izandako urraketak gaitzetsiz eta giza eskubideen biktimen guztien sufrimendua aitortuz”.
Era berean, institutu honek dituen babesari dagokionez, Iturratek argitu du ez dutela zuzeneko gaitzespena izan legea tramitatzeko orduan, “PPren eta Legebiltzarreko beste taldeen arteko desadostasunak ezkutatzen ez diren arren”.
Prentsa oharra
2013/06/19
Prentsa oharra
2013/06/19Ortuzar eta Quiroga Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren balioaren alde
Prentsa oharra
2013/06/19Azpiazu: Zentzuzko konponbide bakarra da Garoņa behin betiko ixtea"
Prentsa oharra
2013/06/19
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/06/19"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"