Iturrate: “Etorkinei osasun arreta ukatzeak eragin ekonomiko urria izango luke EAEn”

Buruzagi jeltzaleak adierazi du aditu guztiek baieztapen horri eusten diotela, eta gaur egun EAEn egoera irregularrean dauden etorkinen ehunekoa “oso baxua” dela. Horregatik, Iturratek uste du neurria “emaitza ekonomiko erreal” bati baino, PPren “printzipio ideologikoei” zor zaiela.
Horrez gain, zehaztu du EAJrentzat osasun arreta unibertsala ongizate estatuaren “oinarrizko” elementu bat dela, babestu egin behar dela “beste edozeren gainetik” eta “gehiago”, gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko honen inguruabarrean.
Alderdi popularrak, berriz ere, “krisiaren ondorioak maila ahulenari egozten dizkiolako” atsekabetuta agertu da Iturrate, eta Eusko Jaurlaritzak hartutako jarrera babestu du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du komunitate horrek osasun arreta jasotzeko aukera izaten jarraituko duela.
“Neurria ez dutela beteko jakinarazi duten gobernu guztiei geure babesa helarazi nahi diegu, baita Kataluniako eta Andaluziako gobernuei ere”; jeltzaleak iragarri duenez, “hitzekin batera egintzak ere nahi ditugu, ez dadin izan testigantza jarrera hutsa”.
Iturratek baieztatu du, gainera, EAEn bizi den pertsona orok arreta hori jasotzeko eskubidea izatea dela EAJren “printzipioa”, eta hain zuzen ere, “horregatik espero dugu Eusko Jaurlaritzak betetzea PPren ildoari ez jarraitzeko konpromisoa”.
Prentsa oharra
2013/05/24Atutxa: “ETAren estortsioa izan da Euskadik bizi izan duen ustelkeria kasurik handiena"
Prentsa oharra
2013/05/24Mediavilla apela a la responsabilidad de Confebask y sindicatos para evitar una conflictividad mayor
Prentsa oharra
2013/05/24Jaurlaritzak gastu muga berria ezagutu arte, defizit muga gaindituko ez duela berretsi du Urkulluk
Prentsa oharra
2013/05/23
Prentsa oharra
2013/05/23Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”