Iturrate: “Etorkinei osasun arreta ukatzeak eragin ekonomiko urria izango luke EAEn”

Buruzagi jeltzaleak adierazi du aditu guztiek baieztapen horri eusten diotela, eta gaur egun EAEn egoera irregularrean dauden etorkinen ehunekoa “oso baxua” dela. Horregatik, Iturratek uste du neurria “emaitza ekonomiko erreal” bati baino, PPren “printzipio ideologikoei” zor zaiela.
Horrez gain, zehaztu du EAJrentzat osasun arreta unibertsala ongizate estatuaren “oinarrizko” elementu bat dela, babestu egin behar dela “beste edozeren gainetik” eta “gehiago”, gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko honen inguruabarrean.
Alderdi popularrak, berriz ere, “krisiaren ondorioak maila ahulenari egozten dizkiolako” atsekabetuta agertu da Iturrate, eta Eusko Jaurlaritzak hartutako jarrera babestu du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du komunitate horrek osasun arreta jasotzeko aukera izaten jarraituko duela.
“Neurria ez dutela beteko jakinarazi duten gobernu guztiei geure babesa helarazi nahi diegu, baita Kataluniako eta Andaluziako gobernuei ere”; jeltzaleak iragarri duenez, “hitzekin batera egintzak ere nahi ditugu, ez dadin izan testigantza jarrera hutsa”.
Iturratek baieztatu du, gainera, EAEn bizi den pertsona orok arreta hori jasotzeko eskubidea izatea dela EAJren “printzipioa”, eta hain zuzen ere, “horregatik espero dugu Eusko Jaurlaritzak betetzea PPren ildoari ez jarraitzeko konpromisoa”.
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/05/22Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei
Prentsa oharra
2013/05/22
Prentsa oharra
2013/05/22
Prentsa oharra
2013/05/22Ortuzar: “Alderdiak ados agertu dira Lehendakariak aurkeztu duen egutegiarekin"
Prentsa oharra
2013/05/21Esteban: “Gardentasun legeak zalantza ugari sortarazten ditu"
Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”