Itxaso Atutxa: “Euskal herritarrek erabaki behar dute Otegi Eusko Legebiltzarrean egon behar den ala ez”

EAJk PPri EZETZ bozkatuko du EAEko hauteskundeen aurretik eta ondoren. “Rajoyri ez abuztuaren 31n, Rajoyri ez irailaren 2an, eta Rajoyri ez baita irailaren 26an ere”.

Itxaso Atutxa: “Euskal herritarrek erabaki behar dute Otegi Eusko Legebiltzarrean egon behar den ala ez” 24Abuztuak
2016
2016 AbuztuaK 24 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gipuzkoako Lurraldeko Hauteskunde Batzordeak Arnaldo Otegi “hautaezintzat” jotzeko hartu duen erabakia dela eta, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak, Itxaso Atutxak, EAJren jarrera beti argia izan dela adierazi du: “Bateragune auziko kondenak kritikatu genituen, eta alderdi guztiak, baita Otegi ere, askatasunez eta aukera-berdintasunez aurkeztu ahal izatearen alde egiten dugu. Demokrazian herritarrek hartzen dituzte erabakiak. Beraz, euskal herritarrek erabaki behar dute Otegi Eusko Legebiltzarrean egon behar den ala ez”.

Kazetarien galderei erantzunez, Atutxak berriro esan du EAJk Rajoyri 'ezetz' bozkatuko duela EAEko hauteskundeen aurretik eta ondoren. “Rajoyri ez abuztuaren 31n, Rajoyri ez irailaren 2an, eta Rajoyri ez baita irailaren 26an ere. PPren eskaintza zinikoa da, antzua da eta berandu etorri da, oso berandu, lau urtean zapalgailua erabili ostean. Ez da sinesgarria, premialdi batean etorri delako. Proposamen hori PPren etsipenaren eta bakardadearen emaitza da. Lau urtean besteon kontra erabili duen zapalgailua gainetik pasatzen ari zaio orain. EAJk PPri laguntzea lehendik ere ezinezkoa izan bada, ez dugu ulertzen nola pentsa litekeen EAJk laguntza emango diela PPri eta gainera Ciudadanosi, euskal autogobernua eta euskal herritarren ongizatea mehatxatzen dituen alderdi horri”.

Interesatu Zaitez