Kaleko musikarik onena bueltan da Zornotzan, Haizetara jaialdiaren VII. Edizioarekin

Fanfarre, banda eta kaleko musika lehiaketa ekainaren 22,23 eta 24an ospatuko da Amorebieta-Etxano udalerrian.
Aurtengo edizio honetan, jaialdiak orain arteko errekor guztiak hautsi ditu izena eman duten bandei dagokienez. 5 herrialde ezberdinetako 41 banda aurkeztu dira . Proposatuen guztien artetik, antolatzaileek 9 aukeratu dituzte; lehiaketan parte hartuko duten hauek herrigunea bilakatuko dute musika eszenatoki nagusi.
Askotarikoak dira aukeratutako musika estiloak: brass klasikoa, hardcore, punk, balkaniarra, hip-hop, jazz, perkusioa...
Jaialdiak ateak zabalduko dizkio udalerriko kultura eta aisialdi denboraldiari. Hurrengo hilabeteotan egingo da Zornotzan JAN ALAI, Amorebieta-Etxanoko 1. pintxo ibilaldia, Enrike Renteria kaleko margolaritza lehiaketa eta herriko jaiak .
Herritar guztiak erakartzearekin batera, Haizetara jaialdia musika esparruko publikoa ere erakarri nahi du, jaialdi honen bidez munduko beste lekuetatik datozen korronteetako proposamen berritzaileak ezagutzeko aukera emateko helburuarekin.
Aurreko edizioetan bezala, 15.000 euro banatuko dira sari ezberdinetan. Epaimahai adituak, Iñaki Salvador konpositore donostiarra barne, lehiaketaren talde irabazlea aukeratuko du, 10.000 euroko saria irabaziko duena.
Actualmente no existe ninguna noticia que pueda ser mostrada en la base de datos.
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"