Ortuzar: “Espainiar Gobernuak exiliatuen botoarekin herriaren sibiranotasuna indargabetzen du”

“Guzti honengatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak erabat arbuiatuko du. Erabat arbuiatuko dugu, euskal gizartearekin bat eginez. Argi eta garbi. Demokrazia bai, inposaketarik ez. Eta honen aurrean Alderdi Sozialistak zer dio? Espainian gauza bat esan. Eta Euskadin beste bat” gaineratu du.
“Baina, han eta hemen, ez da ondo ulertu esaten dutena. Gai haukin ezin da jokatu. Ezin da ibili, bai baina ez, ez baina bai. Herriari argi hitzegin behar zaio. Baina azken aste hauetan Lopez-ek eta bere Alderdiak ez dute argi hitzegiten. Lopez ez da agertzen. Desagertuta daude. Non dago Lopez? Zorra eta langabezia. Hori da Lopez-ek utziko duena. Baina hor jarraitzen du, botereari lotuta. Ez dauka beste helbururik. Egoteagatik egon. Irauteagatik iraun. Botereari lotu”.
Buruzagi abertzalearen aburuz, “horretan ere dabil ezker abertzalea. Hainbeste hitz, hainbeste printzipio, hainbeste kontu... eta begira zer egiten duten. Esandakoaren kontrakoa. Gauza bat esan eta kontrakoa egin. Gipuzkoako Batzar Nagusiak Alduntzinen kontrako mozioa onartu zuten. Arrazoia garbia zan. urekin sinatutako akordioa ez zuten bete. Emandako hitza ez zuten bete. Inork nahi ez duen “atez ate” sistema inposatu nahi dute. Batzar Nagusiak mespretxatuz. Herriaren ordezkaritza baztertuz. Eta Batzar Nagusien erabakiaren aurrean, zer egin dute? Alduntzinen lekuan Errazkin jarri. Eta Errazkinen lekuan Alduntzin. Hau da Batzar Nagusiei parra egitea. Hau da jendeari parra egitea. Hau da benetako ezker abertzalea. Etorkizuna ez da inposizioa. Etorkizuna ez da alde bakarreko inposaketa. Etorkizuna elkarrizketa da, adostasuna eta elkarlana. Elkarrizketa. Adostasuna. Elkarlana. Hau da Euzko Alderdi Jeltzalearen eredua eta bidea” esanez bukatu du.
Prentsa oharra
2013/05/20
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17
Prentsa oharra
2013/05/17Erkoreka: “Jaurlaritzak gehiengoak lortzeko aliatuak bilatzen jarraituko du"
Prentsa oharra
2013/05/16"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”