Ortuzar: “Gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea”

Ortuzarren aburuz, “lanean jarraituko dugu Euskadik Udal Legea izan dezan. Eta Lege honek adostasun mailarik gorena izan dezan. Urratsak ematen jarraituko dugu, Bake aukera hau finkatzeko, eta Euskadin bizikidetza eraiki ahal izateko. Konpromisoa hartu dugu bizikidetza Ponentziarekin eta Oroimenaren Institutua sortzearekin”.
BBBren buruzagiak azpimarratu du baita “erduraz jokatzen dugu, eta hala jarraituko dugu, baina gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea. Ikuspegi politikotik, duela urte bete esan genuen PSE-PP arteko itunak ez zuela luze iraungo. Eta, hala izan da, ez du iraun”.
Bukatzeko gaineratu duenez, “Lopez eta Basagoitiren egitasmoak porrot egin du. Legegintzaldia amaitu egin da. Patxi Lopez Gobernuan mantentzen bada interesa duelako izango da. Gobernuaren plataforma erabiltzen du kanpaina egiteko, gobernatzeko erabili beharrean”.
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17
Prentsa oharra
2013/05/17Erkoreka: “Jaurlaritzak gehiengoak lortzeko aliatuak bilatzen jarraituko du"
Prentsa oharra
2013/05/16
Prentsa oharra
2013/05/16"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”