Ortuzar Sergio Jaramillo Kolonbiako Gobernuko bakerako goi komisionatuarekin batzartu da Gernikan

EBBko presidenteak Bogotako ordezkariari EAJ-PNVren babesa adierazi dio haren herrialdean murgilduta dauden bake prozesura begira, eta Euskadin bake eta bizikidetzarako egin den bideaz informatu dio

Ortuzar Sergio Jaramillo Kolonbiako Gobernuko bakerako goi komisionatuarekin batzartu da Gernikan 26Apirilak
2017
2017 ApirilaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek lan bilera egin du gaur Gernikan Sergio Jaramillo Kolonbiako Gobernuko Bakerako goi Komisionatuarekin. Jaramillok Juan Manuel Santosen izenean jaso du Foru Hiribilduak Kolonbiako presidenteari eta FARC taldeko buru den Rodrigo Londoño Echeverri ‘Timochenko’-ri Latinoamerikako herri hori une honetan garatzen ari den bake prozesuan egin duten lanagatik eman dien “Bakearen eta adiskidetzearen aldeko Gernika Saria”, beren herrialdean bakerako azken fase honetan aurreikuspen onak ematen direlarik. Topaketa berean parte hartu du Mikel Burzakok, EBBren barruan Kanpo Harreman gaietarako burukide arduraduna denak.

Ortuzar eta Jaramillo ordu beteko tarte batez batzartu dira Foru Hiribilduko hotel batean. Topaketan, jeltzaleen buruak Jaramillori EAJ-PNVren babesa adierazi dio Kolonbiak une honetan bizi duen eta azken fasean dagoen bake prozesura begira. Ortuzarrek Juan Manuel Santosi eta bere Gobernuari aitortu die halako gai delikatu eta sentsiblea kudeatzeko orduan erakutsi duten jarrera ona, mende erdia gainditu duen eta milaka hildako eta desagertu utzi dituen gatazka armatuari amaiera elkarrizketatua emango zaiolako. EBBko buruak, aldi berean, Kolonbiako buruari informatu dio Euskadin une honetan bizi den egoeraz , duela bost urte ETAren jarduera armatua behin betiko amaitu ondoren, eta bere alderdiak eta Urkullu Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak gure herrian bakea finkatzeko eta bizikidetza normalizatzeko egin dituzten ahalegin handien berri eman dio.

Interesatu Zaitez