EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Ortuzarrek PPri egotzi dio “iskanbilak eta zaratak” behar dituela eta “puxikak etengabe puzten” ari dela

Ortuzarrek PPri egotzi dio “iskanbilak eta zaratak” behar dituela eta “puxikak etengabe puzten” ari dela

2012/06/26
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak PPri leporatu dio “iskanbila eta zaraten“ beharra duela eta “puxikak etengabe puzten ari dela”. Ortuzarrek hitz hauek erabili ditu Barne Ministerioak , Bildu presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeagatik ilegalizatua izan daitekeelako egin duen baieztapenari erantzuteko. Halaber, esan egin du Sorturen inguruan eman den ebazpena “oreka joko judizial eta politikoa dela”, baina ezker abertzaleak “bete egingo duela” .

ETBri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek zera azaldu du “argi geratzen ari dena da PPk iskanbila behar duela; zarata behar du, ez du normaltasun politikora ohitu nahi, hau da, bakoitzak bere proposamen politikoa defendatu ahal izatea, eta jendea izan dadila gero bere gustukoa eta gobernatzeko ardurak izango dituena aukeratuko duena” .

"PP alderdia etengabe ari da puxikak puzten. Ematen du kostatu egiten zaiola euskal politikagintza zaharretik irtetea. ETAren amaiera baino lehenago politika ulertzeko zegoen politikari eusten dio oraindik” gaineratu du  .

Gogoratu duenez EAJ “kritikoa” izan da Donostiako alkatearekin, diru laguntasun hori eman duelako “Ez duelako Giza Eskubide Batzordean aurkeztu, eta udal batean hori litzateke logikoena hain gai delikatu batekin; beste bide batetik egin du” .

"Guk nahiko genukeen alkateak diru laguntasun hori batzordean aurkeztea eta bertan diru laguntasun horren alde duen irizpidea azaltzea, baina ez du halakorik egin“ azaldu du.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 3.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Ińigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Ińigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)