EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

“Presoen gose greba, bihur dadila egindako kaltea aitortzeko baraualdi"

“Presoen gose greba, bihur dadila egindako kaltea aitortzeko baraualdi

2012/08/16
EAJren BBBko buruak, Andoni Ortuzarrek, deia egin die ETAko presoei, Josu Uribetxebarria espetxetik atera dezatela eskatzeko egiten ari diren gose greba "haien okerrak eta eragin duten kaltea aitortzeko baraualdi" bihur dadin.

Ortuzarrek adierazi du Uribetxebarriari legea aplikatu behar zaiola "beste edozein presori aplikatzen zaion bezalaxe". "Gu beti agertu gara espetxe politika erabili izan den moduan ez, beste modu batean erabiltzearen alde, espetxe politika ezin delako izan zigorra zigorraren gainean", erantsi du.

Hala, haren esanetan, "gose greban diren presoek baraualdi bihur lezakete greba hori, euren okerrak eta ekintzak eta eragin duten kaltea aitortzeko". "Askoz sinesgarriagoa litzateke ezker abertzalearen jarrera, ETAko presoena, Arnaldo Otegirena eta abarrena, baldin eta, gose grebaz gainera, esango balute hori baraualdia ere badela, euren ekintzek eragin duten kalte guztiaren aitorpen eta ordain gisa", adierazi du.

Andoni Ortuzarrek baieztatu duenez, bai PPren Gobernua zein ezker abertzalea "urriaren 20aren aurreko politikaren eskema zaharra erabiltzen ari dira". Egun horretan iragarri zuen ETAk bere jardunari utziko ziola.

Albiste gehiago

145 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)