Sánchez Robles: “2019rako AHT prest egotea albiste ona da bete ezkero eta hauteskunde aurretik egiten den iragarpena ez izatekotan"

Isabel Sánchez Roblesek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, gaur esan du Ana Pastor Sustapen Ministroak Abiadura Handiko Trena 2019 urtean martxan jarriko zela aginduz egin zuen iragarpena "albiste ona da".

eaj, pnv, congreso, sánchez robles, y vasca, tav, 29Urtarrilak
2015
2015 UrtarrilaK 29 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Betetzen bada eta propaganda edo hauteskundeen aurretik egindako iragarpen hutsean geratzen ez bada".

Isabel Sánchez Roblesek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, gaur esan du Ana Pastor Sustapen Ministroak Abiadura Handiko Trena 2019 urtean martxan jarriko zela aginduz egin zuen iragarpena "albiste ona da, betetzen bada eta propaganda edo hauteskundeen aurretik egindako iragarpen hutsean geratzen ez bada".

Komunikabideei eskainitako adierazpenetan, Sánchez Robles pozik agertu da "EAJ-PNVren ekimenak eta lanak fruituak eman dituelako eta Eusko jaurlaritzaren kudeaketan ere bira handia ekarri duelako Euskal Y trenbidearekiko. Eta, azpiegitura hori ezinbestekoa da Euskadi osoarentzat eta Atlantiko aldeko Europa osoarentzat".

Diputatu jeltzaleak gogoratu duenez urriaren amaieran "Espainiar Gobernuak eta Talde Popularrak uko egin zioten  Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkuran konpromisoa hartzeari, azpiegitura 2020 urtean errealitatea izan zedin" eta gaineratu duenez "duela hilabete amaitu zen Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitazioa, eta Euskal Y trenbideari murrizketa gehiago egin dira PPren babesarekin eta gure Taldeak lanen erritmoa bizkortzeko proposatu dituen zuzenketarik sartu gabe".

Horregatik eta "duela gutxi izan diren gertakari horiek ziurgabetasuna sortarazten "dutela" baieztatu ondoren esan du espero duela "oraingo honetan Euskadiko Abiadura Handiko Trena Espainiar Gobernuaren lehentasuna izatea", eta iragarri duenez Eusko Legebiltzarkideak Legebiltzar Taldeak jarraipen hurbila egingo dio atzokoan Sustapen Ministroak adierazi zuen konpromisoari. "Beligeranteak izango gara hartu den konpromiso hori betetzen dela egiaztatzeko, eta hiriburuetarako sarbidea egitasmoan sar dadin, hau da,izan behar duen moduan". "Nahi badute, ahal dute" ezarri du Sánchez Roblesek. 

Zentzu horretan iragarri duenez "legegintzaldi osoan Espainiar Gobernuak Abiadura Handiko Trenari buruz eta exekuzio mailari buruz informazioa ukatu zaigun arren, honezkero eskatu ditugu Euskal Y trenbidea 2019 urtean errealitate bihurtuko duen aurrekontuen planifikazioa eta plangintza teknikoa”. Euzko Abertzaleak taldeak era berean erregistratu ditu euskal y trenbidearen inguruko  hainbat galdera.

Interesatu Zaitez