Sopelako Udalak 500 eskumuturreko identifikatzaile banatuko ditu haurrak hondartzetan ez galtzeko

Eskumuturrekoak doakoak dira eta Sopelako Turismo Bulegoetan daude eskuragai. Iragazgaitzak dira eta norberak zarratzeko eta irekitzeko sistema bati esker, uda osoan erabili ahal izango dira

Sopelako Udalak 500 eskumuturreko identifikatzaile banatuko ditu haurrak hondartzetan ez galtzeko 12Uztailak
2016
2016 UztailaK 12 |
Bizkaia

PARTEKATU

Uda heltzearekin batera, Sopelako hondartzak bisitatzen dituzten bisitarien kopurua nabarmen igotzen da. Ondorioz eta zoritxarrez, adi ibilita ere, egunero galtzen dira haurrak hondartzetan, ohikoa izaten da umeak momentu batez bada ere, desorientatuta ikustea.

Gauzka horrela, estualdirik ez izateko, Sopelako Udalak, Sopelako Turismo Bulegoarekin lankidetzan, umeei eskumuturreko identifikatzaileak jartzeko kanpaina bat abiarazi du. Bertan haurraren izena idatzi daiteke, senitarteko edo lagun baten telefono zenbaki batekin batera, beharra izanez gero, erraz lokalizatu ahal izateko.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan, "sistema sinplea eta praktikoa bezain eraginkorra da, eta dohainik banatuko diren lokalizaziorako eskumuturreko hauei esker, berehalako erantzuna ematen zaie familiek bizi behar izaten dituzten estualdiei".

Eskumuturrekoak iragazgaitzak dira eta norberak zarratzeko eta irekitzeko sistema bati esker, uda osoan zehar erabili ahal izango dira. Sopelako Udalak, guztira 500 eskumuturreko banatuko ditu adin txikiko haurrak dituzten pertsonen artean. Interesdunak, Sopelako Turismo Bulegoetara hurbildu behar izango dira eskumuturrekoak jasotzeko.

Sopelako Turismo Bulegoa
- Uztaila eta Abuztua:
Astelehena- Igandea: 10:00 - 15:00 / 16:00 - 19:00 h

- Iraila:
Astelehena - Larunbata.: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00 h
Igandea eta jai egunak: 10:00 - 14:00 h

Sopelako Informazio Puntua
- Uztaila eta Abuztua:
Astelehena - Igandea.: 10:00 - 15:00 / 16:00 - 19:00 h

- Iraila:
Astelehena - Larunbata.: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00 h
Igandea eta jai egunak: 10:00 - 14:00 h

 

Interesatu Zaitez