EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Tapia: “PPk eta PSOEk Euskadiren eta Gipuzkoaren interesak defendatzen dituztela diote, baina gure eskumenak bertan behera utzi nahi dituzte”

Tapia: “PPk eta PSOEk Euskadiren eta Gipuzkoaren interesak defendatzen dituztela diote, baina gure eskumenak bertan behera utzi nahi dituzte”

2011/11/18
Gipuzkoako EAJ-PNVk hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egin du Antiguako Gaskuńa plazan. Bertan, Arantxa Tapiak esan duenez, “Espainia erreskate gunean sartu da, eta,ondorioz, PP zein PSOEren ustez ez da autogobernuari buruz, erabakitzeko eskubideari buruz hitz egiteko unea. Hau da, ETAren aitzakia ez dutenez, krisialdia erabiltzen dute eztabaida ukatzeko”. Ildo beretik, Tapiak honakoa adierazi du: “Gure eskumenak bertan behera utzi nahi dituzte, alabaina, guztia zentralizatu nahian dabiltza. Eta gero esaten ari dira Euskadiren eta Gipuzkoaren interesak Madrilen defendatuko dituztela”.

Era berean, EAJ-PNVren hautagaiak Ezker Abertzaleari eskatu dio, “behingoz argitzteko. Bere plana zein den ez dakigu, alta, Larreinaren, Aristegiren eta Antigüedaden mezuak oso ezberdinak dira”. Arantxa Tapiak, halaber, segidakoa azpimarratu du: “Autogobernua zer den eta zein aukerak ematen dituen ezagutu berri dute. Hala ere, 35 urte berandu iritsi dira. Non egon dira orain arte? Non zeuden Ibarretxek Estatus Politiko berriaren proposamena Madrilera eraman zuenean?”. Honenbestez, Tapiak zehaztu duenez, “irudikatu nahi dute, duela 35 urte eraiki genuen zubia beraiek eraikitzen ari direla, eta, horretarako, lehen botatzeko zituzten harriak erabiltzen ari dira”.

Gainera, Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak PSEren - Eusko Jaurlaritzan- zein Ezker Abertzalearen - Gipuzkoako Foru Aldundian- kudeaketari buruz hitz egin du. Hona hemen Arantxa Tapiaren adierazpenak: “PSEri utzi genion Eusko Jaurlaritzak ez zuen apenas zorrik, ezta langabezirik. Orain, ordea, zorra izugarria da, eta langabezia %25 hazi da. Zapateroren eredua kopiatzen ari dira. Ezker Abertzaleari, aldiz, lurraldearen aldeko apustuak, eta Europaren aipamena zuen krisiaren aurkako plana zein elkarlan publiko-pribatua utzi genizkion, eta krisialditik ateratzeko, enplegua sortzeko eta gizarte laguntzak mantentzeko epe luzerako lan horrekin jarraitu ordez,  ezezkoan jarraitzen dute, eta, gainera, soilik zergak igo eta murrizketak egin nahi dituzte”.

Amaitzeko, Arantxa Tapiak esan duenez, “argi gelditu da, zenbat eta autogobernu gehiago, orduan eta ongizate gehiago. Gure eredua ona da, badakigu nola egiten diren gauzak eta zertara joango garen Madrilera: Euskadiren alde lan egitera”.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Ińigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Ińigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)