EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Txorierrik euskararen erabilera sustatzen du eskualdeko denda eta ostalaritza zerbitzuetan

txorierri, eaj-pnv

Praktika eredugarriak
2012/05/30
Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ekimen bitxia jarri du abian helburu bikoitzarekin: bailarako dendetan erostea sustatzea eta eskualdeko denda eta ostalaritza tokietan euskararen erabilera bultzatzea.

Horretarako, jokoa asmatu du bezeroak erosketak egiten dituenean eta egitasmoan sartu diren taberna edo jatetxeetan kontsumitzen duenean euskara erabiltzera animatzeko. Herri bakoitzeko denda edo taberna bakoitzak puzzle bateko pieza bana izango du, eta erosketetan euskara erabiltzen duen bezeroari emango dio. 

Erosleak  puzzlea osatzen duten bederatzi pegatinak bildu beharko ditu. Erosketak herri berean edo herri ezberdinetan egin ahal izango dira, hau da,Lezama, Zamudio, Derio, Sondika, Larrabetzu eta Loiu. Puzzlea osatzen denean, bezeroak bere udalera eraman ahal izango du eta horretarako jarriko den ontzian sartu.

Taberna eta jatetxeetan euskararen erabilera sustatzeko ildo beretik, Txorierriko Mankomunitateak hiztegia egin du inguruko tokietan ematen diren 350 jakien euskal izenak biltzen dituena. Horrez gain ematen ditu zenbakiak, agurrak, adierazpenak eta elkarrizketa laburrak, ostalariari bezeroarekin dituen harremanetan laguntzeko.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)