EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde guztiei eskatu die “jarrera argia” erakustea

Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde guztiei eskatu die “jarrera argia” erakustea

2012/05/16
Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak, “bere arbuiorik sendoena” eta “osoko gaitzespena” adierazi du goizaldean udalerrian izan diren basakerien aurrean. Ondorio modura, kalte material txikiak izan dira herriko batzokiaren aurrealdean eta erre egin dira musika taldeek beren entseguak egiteko erabiltzen duten tokia eta zabor ontzi bat. “Arbuiagarria da gure kaleetan halako bortxakeria pairatu behar izatea, bakean bizitzeko garaia den honetan” azpimarratu du Ana Otadui Elorrioko alkateak. Gainera, alkatetzan dagoen EAJ alderdi politiko guztiei eskatu die gertakari hauen inguruan “jarrera argia” azal dezatela.

Gertakariak 1:30 eta 2:00 inguruan izan dira iragan goizaldean, txanodun bik herriko Urarka kalean kokatuta dagoen batzokiko kristala apurtzen saiatu direnean, bertan sua eragiteko gailua sartzeko. Baina, segurtasunezko leihoa denez, txanodunek kristala apurtu dute eta zuloa egin duten arren ez da nahikoa izan bertatik sua eragiteko gailua sartzeko. Horrekin batera, auzokide bat inguruan ibili denez, ezin izan dute beren helburua lortu. Gaur goizean Ertzaintzak eraikinetik kanpo ikusi ditu likido sukoiz betetako botila eta pospoloak .

Minutu batzuk beranduago, txanodunek Ortunburu kalean musika taldeek beren entseguetarako erabiltzen duten loja sutu dute, eta barrualdea guztiz erreta geratu da. Kasu honetan, beharrezkoa izan da suhiltzaileen esku hartzea sua amatatzeko, eta   likido sukoia aurkitu dute bertan. Pertsona hauek ere zaborrontzi bat ere erre dute eta auto partikularra erretzen saiatu dira.

Albiste gehiago

146 orrialdetik 2.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)