
EBBren presidenteak azaldu du ezinbestekoa dela “Euskadiri estatuko defizita konpontzeko dagokion zatia argitzea, Euskadik defizit horretan duen arduraren arabera. Ardura hau, ia esklusiboki, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa ezin okerragoaren ondorioz etorri da”.
Iñigo Urkulluk azaldu duenez, Euskadiri dagokion defizit zatia ondo zehaztuta “ezinbestekoa da ekarpena egiteko formula adostea; eta, edozein kasutan, helburu hori betetzeko neurriak antolatzerako orduan, euskal erakundeen askatasuna eta eskumenak errespetatuta”.
Urkulluk azaldu duenez, ezin zaio uko egin “gure nortasun berezia errespetatzeari. Ez diezagutela doikuntza eredurik inposatu. Onartu egingo dugu Estatuko krisi ekonomikoan dugun ardura, baina guk geuk erabakiko dugu hori nola egin. Gurea izango da, defizita ezabatzeari ekiteko modua erabakitzeko ardura” .
Horretarako, EBBren Presidentearen esanetan “ezinbestekoa da Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoa deitzea. Eta bertan adostuko da Euskadiri estatuko defizitean dagokion “cuantum” edo zenbatekoa. Egin dadila kupoarekin egiten den moduan. Gero, Euskadin adostuko dugu konpromiso horri aurre egiteko modua” .
“Euskadik dagokiona ordain dezala, baina Euskadik erabaki ditzala koste horri aurre egiteko moduak eta ordaintzeko neurriak” .
Prentsa oharra
2013/06/12PP eta PSOEk Euskadin Aire-Zirkulazioko Kontrol Zentroa sortzea eragotzi dute
Prentsa oharra
2013/06/12Izaskun Bilbaok etxegabetzeak saihesteko europar arauak eskatu ditu
Prentsa oharra
2013/06/11
Prentsa oharra
2013/06/11Euzko Abertzaleak taldeak Segurtasun Sozialaren erregimen ekonomikoaren eskuduntza eskatu du
Prentsa oharra
2013/06/10Egibarren hitzetan erakunde sarea eta zerbitzu publikoak itun fiskalak baldintzatuko ditu
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"