EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Urkullu: “Egungo egoerak aurre-aurre jartzen dizkigun problema konplexuei irtenbide eraginkorrak ematea da gure erronka”

Urkullu: “Egungo egoerak aurre-aurre jartzen dizkigun problema konplexuei irtenbide eraginkorrak ematea da gure erronka”

2012/07/23
Gaur Sabino Arana Fundazioaren GOAZ Museum-ean aurkeztu den Hermes aldizkariaren aurkezpen ekitaldian, EAJren EBBren presidente eta alderdi jerltzalearen Lehendakaritzarako hautagai den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “inoiz baino gehiago behar dugu eragile guztion arteko lankidetza eta adostasuna lortzea Hezkuntza sistema egonkor, aurreratu eta lehiakorra lortzeko, horixe baita biderik eraginkorrenetarikoa krisialditik atera eta aurrera egiteko”.

Urkulluren aburuz, “Euskadi-k egina duen bidea emankorra dugu, Euzko Alderdi Jeltzaleak ondo asko daki, egiten eta ekiten jakin duelako. Euskal autogobernuak bere diru kontuak orekatuta behar dituen bezala, Euskadi-k bere sistema finantzaria sendo behar duen bezala, Euskal Ongizateak industria eta ekoizpen sistema azkarra behar duen bezala, euskal gizarteak punta-puntako Hezkuntza behar du”.

“Gizabanakoaren aurrerapena eta ongizatea, neurri handi batean, bere heziketa mailaren baitan izaten dira. Horregaitik EAJ-ren apustua kalitatezko sistemaren aldekoa izango da” gaineratu du.

“Egungo egoerak aurre-aurre jartzen dizkigun problema konplexuei irtenbide eraginkorrak ematea da gure erronka eta, autogobernuak ematen digun tresnen bidez eta urteetan ikasi duguna, hau da, dakigunaz baliatzea da Euzko Alderdi Jeltzalea-ren konpromisua. Izan gaitezen, beraz, konpetenteak Euskadi-n” azpimarratuz bukatu du.

Gai bereko artikuloak

Albiste gehiago

142 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/06/15

Las ciabogas de Catalunya Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Correo)