Urkullu Lehendakaria: “Rajoyk enpatiaz eta elkarrizketarako gogoz entzutea eta, gainera, erantzuteko gaitasuna izatea espero dut”

Iñigo Urkullu lehendakaria, beste behin ere, euskal autogobernuaren “berezitasunean” oinarritutako Espainiako eta Euskadiko gobernuen artean aldebiko erlazioa egoteko beharraren alde agertu da. Horregatik, atzoko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Batzarrera ez joatea erabaki zuen. Urkulluk azpimarratu du, bertan ez zela “Estatuaren lurralde -eredua, Estatu-arazoa” aztertu.

Urkullu Lehendakaria: “Rajoyk enpatiaz eta elkarrizketarako gogoz entzutea eta, gainera, erantzuteko gaitasuna izatea espero dut” 18Urtarrilak
2017
2017 UrtarrilaK 18 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Lehendakariak gogoratu du azken lau urteetan Mariano Rajoyk ez diela erantzun egin zaizkion eskaerei, eta gaineratu du Espainiako Gobernuko presidenteak “enpatiaz eta elkarrizketarako gogoz entzutea eta erantzuteko gaitasuna izatea" espero duela.

Gaur goizean SER irrati-kateari eskainitako elkarrizketan, Urkullu berriro ere prest agertu da elkarrizketarako. Izan ere, gogoratu du Batzar horretara ez joateak "ez duela eragozten” Eusko Jaurlaritzak beste lankidetza-foro batzuetan parte hartu ahal izatea, adibidez, arlokako batzarretan eta aldebiko batzordeetan. Dena dela, euskal autogobernuaren “berezitasuna” kontuan hartuta, bi gobernuen arteko aldebiko erlazioa aldarrikatu du Lehendakariak. Halaber, gogoratu du azken lau urteetan Mariano Rajoyk ez diela Lehendakariak egindako eskaerei erantzun. “Erantzunik ez jasotzeaz gain, birzentralizatzeko joera dagoela” kexatu da.

Gauzak horrela, Lehendakariak azpimarratu du Autogobernua eta honen eguneratzea defendatzen jarraituko duela, baita duela 38 urte “euskal gizarteak berretsi zuen” estatu-itunaren errespetua ere.  Ildo horretatik, Espainiako Gobernuko presidenteari “enpatiaz eta elkarrizketarako gogoz entzutea, eta, gainera, erantzuteko gaitasuna izatea” eskatzen dio.

Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak onartzeari buruz, horretarako “prest egongo diren” legebiltzar-taldeekin “hitz egitearen eta, hala badagokio, negoziatzearen” alde agertu da Urkullu.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez