Urkullu: “Orain Euskadiren garaia da! Orain, berriz ere, jendearen interesak defendatu behar ditugu”

“Gure izana eta sena eredugarri eginez. Harro gaude Euzko Alderdi Jeltzaleaz. Harro gaude egindako bidearekin. Harro gaude izan ditugun bidegileetaz. Dena emon zuten, dena eman zioten maite dugun askatasunari!. Dena emango dugu, dena emango diogu maite dugun Aberriari!” gaineratu du.
Buruzagi abertzalearen aburuz, orain, “herriari begiratu behar diogu. Herriari begiratu behar diogu, aurrez aurre, gertutasunez. Jendearekin egon behar gara, inoiz baino gehiago. Jendea entzun, jendea ulertu, erantzun ahal izateko. Herriak konpobideak eskatzen dizkigu. Hau izan behar da gure norabidea, gure obsesioa. Entzun eta erantzun. Arazoak ezagutu, konponbideak eskaintzeko”.
“Euskal gizarteari begiratu behar diogu, euskaldunoi. Ezin gara arrisku-primarekin eta erreskate egitasmoekin despistatu. Guk Herriari begiratu behar diogu. Herriarekin egon behar gara. Herriari entzun eta erantzuten jakin behar diogu. Gaur Euzko Alderdi Jeltzalearen ibilbide luzea errepasatu dugu. Gure arbasoak gure eredu izan direlako. Beraiek, eguneroko beharrizanak ulertzen eta erantzuten jakin izan dutelako” gaineratu du.
Bukatzeko, Urkulluk azpimarratu du “orain Euskadiren garaia da! Orain, berriz ere, jendearen interesak defendatu behar ditugu. Orain akordioen eta adostasunen garaia da. Aurrean ditugun erronkak historikoak direlako”. “Krisi ekonomikotik irteteko, denok batera egin beharko dugu. Bakea eta adostasuna, denok batera lan eginez soilik lortuko ditugu”.
“Eta denok batera status politiko berria lortuko dugu zeinarekin “Euskadi Nazio gisa onartuko da eta Euskal Herria, bere izaera propioaz gauzatzeko, eskubidea bermatuko da” azpimarratu du.
Prentsa oharra
2013/05/14Esteban: “solidariotasun eskasa antzeman diot Bruselari, krisialdiari aurre egiteko orduan"
Prentsa oharra
2013/05/13Agirre: “EAJ-PNVkoak ez gara atzean geratuko, ekin eta ekin egingo diogu akordioa lortu arte"
Prentsa oharra
2013/05/13Bilduko "komisario politikoengandik" askatzea eskatu dio Ortuzarrek Garitanori
Berriak
2013/05/10Atutxa: “EAJk, herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jarriko ditu”
Prentsa oharra
2013/05/10"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”