EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Berriak

Prentsa aretoa

Berriak

Urkullu: “Orain Euskadiren garaia da! Orain, berriz ere, jendearen interesak defendatu behar ditugu”

Urkullu: “Orain Euskadiren garaia da! Orain, berriz ere, jendearen interesak defendatu behar ditugu”

2012/07/31
Gaur Bilboko Albia Lorategietan burutu den San Inazio egunaren ospakizun ekitaldian, EAJren EBBren presidente eta alderdi jeltzalearen Lehendakari izateko hautagai den iñigo Urkulluk eskertu egin du Sabino Arana, Lizardi, Otaño, Agirre Lehendakaria, Lurgorri, Juan Ajuriagerra, Polixene, Lauaxeta, Nekane, Elvira, Irujo eta Uzturreren lana. “Eskerrik asko denei eta eskerrak ematen ditut eman ziguten ereduagatik. Belaunaldiz belaunaldi Euskadi eraiki zuten. Lan ixilean, beti lanean”.

“Gure izana eta sena eredugarri eginez. Harro gaude Euzko Alderdi Jeltzaleaz. Harro gaude egindako bidearekin. Harro gaude izan ditugun bidegileetaz. Dena emon zuten, dena eman zioten maite dugun askatasunari!. Dena emango dugu, dena emango diogu maite dugun Aberriari!” gaineratu du.

Buruzagi abertzalearen aburuz, orain, “herriari begiratu behar diogu. Herriari begiratu behar diogu, aurrez aurre, gertutasunez. Jendearekin egon behar gara, inoiz baino gehiago. Jendea entzun, jendea ulertu, erantzun ahal izateko. Herriak konpobideak eskatzen dizkigu. Hau izan behar da gure norabidea, gure obsesioa. Entzun eta erantzun. Arazoak ezagutu, konponbideak eskaintzeko”.

“Euskal gizarteari begiratu behar diogu, euskaldunoi. Ezin gara arrisku-primarekin eta erreskate egitasmoekin despistatu. Guk Herriari begiratu behar diogu. Herriarekin egon behar gara. Herriari entzun eta erantzuten jakin behar diogu. Gaur Euzko Alderdi Jeltzalearen ibilbide luzea errepasatu dugu. Gure arbasoak gure eredu izan direlako. Beraiek, eguneroko beharrizanak ulertzen eta erantzuten jakin izan dutelako” gaineratu du.

Bukatzeko, Urkulluk azpimarratu du “orain Euskadiren garaia da! Orain, berriz ere, jendearen interesak defendatu behar ditugu. Orain akordioen eta adostasunen garaia da. Aurrean ditugun erronkak historikoak direlako”. “Krisi ekonomikotik irteteko, denok batera egin beharko dugu. Bakea eta adostasuna, denok batera lan eginez soilik lortuko ditugu”.

“Eta denok batera status politiko berria lortuko dugu zeinarekin “Euskadi Nazio gisa onartuko da eta Euskal Herria, bere izaera propioaz gauzatzeko, eskubidea bermatuko da” azpimarratu du.

Gai bereko artikuloak

Albiste gehiago

146 orrialdetik 1.a

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak
Atarian zure laguntasuna eskaini nahi duzu? Zure argazkiak eta bideoak bidali

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/05/10

“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Diario Vasco)