Urkullu: “Oraindik pentsatzen dugu Bateragune auzia zentzugabekeria dela”

EBBren presidenteak azaldu duenez “beti pentsatu izan dugu Auzitegiek emandako epaitzak baloratzerako orduan, ebazpenak eta botere judizialaren askatasuna errespetatzean oinarritu behar dela” .
“Zail gertatzen da oinarri horiei eustea, Auzitegi Gorenak Bateragune izeneko auzian eman duen epaitza ikusita, Ezker Abertzale Historikoko buru batzuei, besteak beste Arnaldo Otegi eta Rafa Díez Usobiagari, espetxe zigor eta bozketa pasiborako desgaikuntza luzea inposatu baitiete ETA erakunde terroristako kide izateagatiko delitua egotzi dietelako” jarraitu du.
Urkulluk azpimarratu du “epaia ezagutu eta aztertu” nahi duela, eta era berean ezagutu nahi dituela boto partikular bietan eman diren argudioak. Ezinbestekoa da Auzitegi Gorenak balorazioa egiteko orduan izan duen jardunbidean, orain arteko susmoa baita auzitegiak ontzat eman dituela froga ahul eta eztabaidagarriak, Entzutegi Nazionalak banda armatuko kide zirela edo Bateragune Plana ETAren plana zela egiaztatutzat jotzeko erabili zituen zantzu edo suposamenduetan oinarrituak”.
“Euzko Alderdi Jeltzaleak hasierako momentutik bertatik erabaki zuen bere jarrera, eta prozesu hau +zentzugaberiatzat+ jo zuen. Auzitegi Gorenak berretsi egin du prozesua, baina Entzutegi nazionalak inposatutako zigorra beheratu du, epaituak ez dituelako ETAren buru jotzen, erakunde terroristako kide izatea leporatzen dien arren”.
Buru jeltzalearentzat “paradoxa da erakunde terroristako kide izatea leporatzea, Auzitegi Gorenaren ustetan taldearen egitura hierarkiko politikoa ETAk zuzentzen bazuen, eta aldi berean. ETAren jarduera terroristaren amaieraren beharraz hitz egin duten pertsonak izanik”.
Iñigo Urkulluk gaineratu duenez “epaia bera eta boto partikularrak ezagutzeko zain, oraindik ere pentsatzen dugu zentzugabekeria dela. Seguruenik, Auzitegi Gorenak zantzu eta uste jokoan jardun izan du, eta aurrekoetan esan dugun moduan, hauek ezin dute oinarri juridikorik gabeko salaketarik, edo zigortzeko epaia oinarrituko duten gertakari egiaztatuen deklaraziorik inoiz osatu”.
Amaitzeko azpimarratu duenez “Epaia emateko orduan, banatuta egon den Auzitegi Gorenaren boto partikularrek argituko dituzte,seguru aski, analisi hauek”.
Prentsa oharra
2013/05/21EAJ-PNV: Euskadiko ereduak erregioen parte hartze handiagoa abalatzen du europar politikan
Prentsa oharra
2013/05/20
Prentsa oharra
2013/05/18Atutxa: ““Ezker Abertzaleari ispilu aurrean jartzeko ordua heldu zaio”
Prentsa oharra
2013/05/17
Prentsa oharra
2013/05/17Erkoreka: “Jaurlaritzak gehiengoak lortzeko aliatuak bilatzen jarraituko du"
Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei 
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte 
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"
“CATALUNYA FRENTE AL MURO CONSTITUCIONAL”