Urtaranek enplegu sorkuntzarekin konpromiso serio eta egunerokoa eskatu dio Marotori

Alkateak Udal Politikaren inguruko Eztabaida Orokorraren lehen bilkuran iragarri zuen enpleguaren aldeko talka planaren inguruan, oposizioko lehen alderdiaren bozeramaileak baieztatu du goitik behera aztertuko duela Jundizerako , enpresei lurzorua lagatzeko egin den proposamena, baina “ arinkeria da 2000 lanpostu sortzeaz hitz egitea”.
Urtaranek agerian utzi du, gaur egun 20.000 gasteiztar direla langabezian daudenak, eta hauetako 6.500 dira langabezian denbora luzean egondakoak. “Neure buruari galdetzen diot zer gertatuko ote den gaur egun langabezi prestazioren bat kobratzen duten 13.500 pertsonei laguntasuna amaitzen zaienean. Arrazoi hori nahikoa litzateke Marotok eguneroko konpromiso serioa har dezan enplegua sustatzeko lanarekin. Dena dela, PPk albo batera utzi ditu bere hauteskunde konpromisoak eta ez du interesik erakutsi gainerako talde politikoekin udal enplegu politika adosteko” esan du.
Prentsa oharra
2013/06/19
Prentsa oharra
2013/06/19Ortuzar eta Quiroga Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren balioaren alde
Prentsa oharra
2013/06/19Azpiazu: “Zentzuzko konponbide bakarra da Garońa behin betiko ixtea"
Prentsa oharra
2013/06/19
Berriak
Praktika eredugarriak 2013/06/19"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"