Zamudiok ikasketa aretoa egokitu du, ordutegi mugagabean

Ikasketa areto berri hau KZgunearen ondoko gelan dago, eta komunak ere baditu ondoan. Baina, bere ezaugarririk nabarmenena da ikasleentzat irekita egongo dela urteko 365 egunetan eta egunean 24 orduz. Horrela, areto hau erabili nahiko duten zamudiotarrek herriko udaletxean beren datuak eman beharko dituzte. Udaletxean bertan, erabiltzailea identifikatzeko giltza elektronikoa emango diete, aretora nahi duten guztietan sartu ahal izateko. Giltza honek aretora joan direnen sarrera eta irteera guztiak erregistratzea ahalbidetuko du.
Herriko gazteek egindako eskakizuna izan da areto hau, azterketak prestatzeko garaian ikasteko toki egokia behar zutelako. Orain arte ikusitakoaren arabera, erantzun ona jaso da gazteen aldetik, ireki zenetik aste bete igaro dela, hainbat izan direlako Udaletxera sarbidea emango dien giltza eskatzera joan diren ikasleak.
Prentsa oharra
2013/06/20Kontzertu ekonomikoa mugiezina da, tankeak kalera irten edo Konstituzioa aldatuta salbu"
Prentsa oharra
2013/06/19
Prentsa oharra
2013/06/19Ortuzar eta Quiroga Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren balioaren alde
Prentsa oharra
2013/06/19Azpiazu: Zentzuzko konponbide bakarra da Garoņa behin betiko ixtea"
Prentsa oharra
2013/06/19"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"