
Joan den azaroaren 2an pozez bildu ginen Gasteizko BIBAT museoan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) 25. urteurrena ospatzeko. Ekitaldi polita izan zen oroitzapenez eta ilusioz betea. Han bildu ginen gazte erakundeetako ordezkariak, EGKko batzorde iraunkorreko kideak, kide ohiak, alderdi (batzuetako) eta erakundeetako ordezkariak...
Bertan izan zen egungo Gazteri zuzendaria eta bere hitzalditxoan 25 urte barru beste urteurren bat ospatzeko aukera izatea opa zigun. Han geunden askok gauza bera genuen buruan: “Zure esku dago, mutil! Aldatu zure jarrera. Ez areagotu iazko murrizketa.” Bi hilabete luze falta ziren Inuzente egunerako.
Azaroaren amaieran aurrekontu proiektua iritsi zen Legebiltzarrera eta gure susmorik okerrenak egi bihurtu ziren. 233.500 euro, 2011ko aurrekontuan baino 31.784 euro gutxiago. EGKren finantziazioa maldan behera: 331.248 euro (2009an), 294.000 (2010ean), 265.284 (2011n), 233.500 (2012rako aurrekontu proiektuan),...
Aurreko urteetan bezala, EGKri zegokion partida handitzeko zuzenketa aurkeztu genuen baina, tamalez, ondo baino hobeto genekien PP eta PSEk eskutik helduta gure saiakera zapuztuko zutela.
Baina bidegabekeria ez zen horretan gelditu. Murrizketa handiagoa egiteko gogoa izan arren, gobernua ez zen haratago joaten ausartu. Baina, horretarako dago PSEren legebiltzar taldea, gobernuaren ausardia faltaren aurrean gari alea jartzeko eta beren benetako asmoak zeintzuk diren agerian uzteko.
Jaurlaritzak egindako murrizketaz gain, PSEren legebiltzar taldeak EGKri 60.000 euro gehiago kentzeko zuzenketa aurkeztu zuen. Ustez, “Para potenciar otras actividades del mismo programa.” Zeintzuk, ordea? Beste zuzenketa bat ere aurkeztu zuten: “Jornadas Ciudadanía Joven”, 30.000 euro. Inork ez daki zer diren, ze helburu duten, noiz egingo diren... Dakigun bakarra da EGKri kendutakoaren 30.000 euro zer den ez dakigun horretan gastatuko dituztela.
PSE eta PPri esker, aurten iaz baino 91.784 euro gutxiago jasoko ditu EGKk, 173.500 euro. Azken hiru urteetan ia %50eko murrizketa jasan du Kontseiluak. Urtero-urtero PP eta PSEren gabonetako oparia jaso du: artazia. Tamalez, ez da atzoko egunez egindako txantxa.
Azken asteetan murrizketen kontrako adierazpen bat zabaldu du gazteriaren kontseiluak, ehundaka norbanako eta elkartek sinatu duguna (besteak beste, EAJ, EGI, Lurgorri, Gaztetxoak, EBBko kideak, legebiltzarkideak, Batzar Nagusietako kideak, alkateak...). Atzo eguerdian, Inuzente egunean, EGKk deituta, Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean elkartu ginen “Gazteak bai, inozoak ez” lelopean, herritarrei eta komunikabideei EGKren egoeraren berri eman eta protesta egiteko.
Hiru urte daramatzagu behin eta berriro Jaurlaritzaren jarduna salatuz eta hasitako bide okerra zuzentzen saiatuz. Baina, alferrik izan da, entzungorrarena egin dute. Onartezinak iruditzen zaizkigu azken urteetan Jaurlaritzak EGKrekiko erakutsitako jarrera eta konpromiso falta. Ulertezina da Sailak gazte-elkartegintza sustatzearen aldeko apustua egiten duela esatea eta halako jarrera mantentzea. Nola da posible euskal gazte-elkarteen sareari honelako tratua ematea? Hau al da gazteria eta herritarren parte hartzea lehentasuntzat omen dituen gobernuak egiten duen ahalegina?
Irudia: EGK Web horrialdetik hartuta
2013/03/06 16:00
Dime de qué presumes...2013/02/14 17:28
EH Bildu: Por encima del bien y del mal2012/12/13 11:00
?Lagundu eiozue, mesedez?2012/06/08 21:00
EZEZKO BOROBILA2012/04/25 16:00
SAHARAREN ALDEKO TALDEARTEKOEN BILERA GASTEIZEN2011/12/21 12:06
EAJ-PNV en el XIII Congreso del Frente Polisario2011/12/04 12:00
Aminetu Haidar gure artean