Urtez urte Mendebaldeko Sahararen aldeko estatu osoko legebiltzarretako taldeartekoek bilera egiten dute urteko lan-plangintza zehazteko. 2004an egin bezala, 2012an Eusko Legebiltzarrari egokitu zaio bilera antolatzea eta joan den larunbatean egin genuen.
Sahararen aldeko taldeartekoen “aita”, Txomin Aurrekoetxea, alderdikide eta legebiltzarkide ohia, bertokoa izanik, aproposa iruditu zitzaigun berari omenaldi xume bat egitea, ohiko lanei ekin aurretik.
Posteado el 2012/04/25 a las 16:00