Español    Français
   
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Iparralde
Beste lurraldeak
ORRI NAGUSIA   Harpidetu    Bilatu   
Alderdia Multimedia Parte hartu Azken ordua Gure jendea Beste guneak
BERRIAK
Noiztik:   Egutegia  Noiz arte:   Egutegia   Bidali
 
Inprimatu Lagunari bidali Eman iritzia PDF
 1 - 10 (6665 guztira) 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 >>
2008/12/01  
“Laboa, hain zintugun zu hizkuntza geurearen bereko umila eta handia, biak pareko”
GBBren ustez, Mikel Laboa “handi bezain umila zen”. “Bai dela zail, belaunaldi luzeetan zehar, artista eredugarri zu aitortu izan, eta zuk berriz xumetasuna nahi bizi”. “Hain zintugun zu hizkuntzaren geurearen bereko umila eta handia, biak pareko” gaineratu du.
2008/12/01  
17:00etan irekiko dute Mikel Laboaren aldeko hil-kapera
Mikel Laboa kantari eta musikagile ezaguna goizaldean hil da, goizeko 5:00ak aldera, hil da, azken hilabeteak gaixorik eman ondoren. 74 urte zituen Laboak. Arratsaldeko 17:00etan irekiko dute hil-kapera, Errekaldeko beilatokian. Bihar goizean, berriz, gorpua erraustuko dute.
2008/12/01  
Urkullu: “Gure erronkarik handiena, orain gertatzen ari diren aldaketa sakonak egokiro interpretatzeko gaitasuna da”
Luis Raúl Matos George Washington Universityko Politika Gerentziako Graduondoko Eskolaren Latinoamerikarako Gobernagarritasun eta Politika Gerentziarako Programako zuzendari eta Venezuelako Finantza ministro ohi eta Planifikazio ministro ohiak; F. Christopher Arterton George Washington Universityeko dekanoak, eta Heather Smith, unibertsitate bereko irakasleak Barack Obamaren hauteskunde-garaipenaren gaineko gai bi jorratu dituzte gaur, hots: bateko, AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan Barack Obamak egindako hauteskunde-kanpaina bera, eta, besteko, hautagai demokrata hautestontzietan irabaztera eraman zuten arrazoiak.
 
Zergatik irabazi zuen Obamak?
2008/11/30  
Egibarrek esan du PSE bat-egitearen ezezkoaren erantzulea dela eta horrekin ”EAJ zigortu” nahi duela
Joseba Egibar EAJren GBBren lehendakariak baieztatu du Euskal Kutxen “bat-egiteen zikloaren ezeztatzearen erantzutea PSE dela”, “aita hiltzeko konplexua” baitu, eta ´leitmotiv´ bakarra EAJ zigortzea baita.
2008/11/29  
Urkullu: “Euskadi sekula izan dena baino nazioago da”
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Iñigo Urkulluk gaur Sukarreitan burutu den Sabino Aranaren heriotzaren 105. urteurrenean adierazi duenez, “Euskadi sekula izan dena baino naziagoa da gaur egun”.
 
Sabino Arana Goiriren heriotzaren 105. urteurrena
2008/11/28  
Hizkuntzen Nazioarteko urtea eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Eusko Jaurlaritza, Galizako Xunta eta Kataluniako Generalitat-eko hizkuntza politikaren arduradunek Sabino Arana Fundazioak antolatutako mahainguru batean parte hartuko dute.
2008/11/27  
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak I+G+b alor inguruko egitasmoen paketea negoziatuko du
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak Espainiako gobernuaren presidente den José Luís Rodríguez Zapaterorekin “berehala burutu daitezkeen eta Euskadira zuzendurik izango diren I+G+b alor inguruko paketea negoziatu du”.
2008/11/27   
Ortuzarrek esan du polo subiranista sortzeko “lehenengo oztopoa” ETA dela, eta uste du “EAJri lekua kendu” nahi diotela
Euzko Alderdi Jeltzalearen BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek, baieztatu du “polo subiranista" deritzonaren "lehenengo oztopoa" ETA dela, eta gaitzetsi egin du ekimen hori bultzatu dutenek "EAJri lekua kentzea" jarri izana helburutzat. Horrez gain, adierazi du aipatutako polo subiranista sortzeko ekimen hori "chupa chups baten tamainakoa dela".
2008/11/27  
Gasteizko PNVren udal taldeak baldintzatu egin du aurrekontuarekiko bete laguntza, hain zuzen ere sustapen ekonomikoko partiden arabera
Gasteizko EAJren udal taldeak adierazi du prest dagoela Alderdi Sozialistarekin akordio batera iristeko udalak, berriz ere, aurrekontua izan dezan 2009an. “Gaur egungoa bezalako testuinguru baten, erabateko krisia eta enpleguaren galera nagusi direnean, nahitaezkoa da akordioa lortzea. Hiriak diru gehiago behar du sustapen ekonomikorako, enplegurako eta gizarte politiketarako eta horiek dira, berariaz, gure baldintzetako batzuk udal kontuak laguntzeko”, iragarri du Mikel Martinezek. Bozeramaile jeltzaleak, aldi berean, obra publikoen arloko inbertsioak azkartzeko eskabidea egin du, zuzenean lanpostuak sortzeko eragina izan dezakeen faktorea delako.
2008/11/27  
Ortuzar: “Krisi egoeran ez da nahiko hitz egitea, jarduketari ekin behar zaio”
EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, eskabidea egin du krisi egoera honek “diskurtsoa baldintzatu ez ezik, batez ere ekintza politikoarekin” egin dezan, krisi honi aurre egiteko "ez delako nahiko berba egitea, jarduketari ekin behar zaiolako, gauzak egin" eta "zikloaren aurkako egitarauak" abian jarri nehar direla eta eraikuntza bezalako sektoreetan enplegu eta jarduera mailari eusteko ahaleginak egin.
 1 - 10 (6665 guztira) 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 >>
© EAJ-PNV Eskubide guztiak gordeta   KONFIDENTZIALTASUN KLAUSULA   Webmaster