EAJ-PNV Noticias es http://www.eaj-pnv.eu/noticias.asp Noticias de EAJ-PNV Urkullu: "Giza eskubideekiko errespetuaren kulturak egunerokotasunean jardutea eta aldarrikatzea eskatzen digu" http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19335 Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariak gaur New Yorken izan duen prentsaurrekoan eta Zero Gunea eta World Trade Center bisitatu ondoren, adierazi duenez, "bakea, tolerantzia eta giza eskubideekiko errespetuaren kulturak egunerokotasunean jardutea eta aldarrikatzea eskatzen digu". Wednesday, July 23, 2008 12:00:00 AM +0200 Olabarriak Celestino Corbachori eskatu dio immigrazio politika itun dezala, 'orain arte onartezina suertatu baita' http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19332 Diputatuen Kongresuan, Lan eta Immigrazio Batzordean, Euskal Taldearen bozeramaile den Emilio Olabarriak azpimarratu du “itzulera zuzentaraua nahiz Gobernu espainiarrak etorkinei pilatutako langabezia ordaintzeko asmoa beren herrialdeetara itzul daitezen, neurri onartezinak direla eta Konstituzio Espainiarrean bertan bildutako solidaritate printzipioaren aurkakoak dira”. Wednesday, July 23, 2008 12:00:00 AM +0200 Iñigo Urkullu AEBko Gobernuko Mendebaldeko Europarako Estatu idazkariarekin bildu da Washingtonen http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19331 EBBren presidente Iñigo Urkulluk bilera egin du Washingtonen Charles Hunter-ekin eta Elaine Samson-ekin; hau da, Mendebaldeko Europako auzietarako Estatu idazkariarekin eta Spanish Desk-eko arduradunarekin, hurrenez hurren. Washingtoneko Estatu Departamentuko bulegoetan egindako bileran, Iñigo Urkulluk egun Euskadin bizi den egoera politikoari buruzko iritzia eman die. EBBko presidenteak Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu federalera egindako bisitaldia senatariekin eta kongresistekin egindako elkarrizketekin amaitu da. Haiei ere, Euskadiren orainari eta etorkizunari buruz duen ikuspegia azaldu die Urkulluk, baita Espainiako Estatuaren barruan, bere ustez, Euskadik izan behar duen tokia ere. Wednesday, July 23, 2008 12:00:00 AM +0200 Urkullu: "Pennsylvania eta Euskadik antzeko egitura ekonomikoa dute" http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19324 EAJren EBBren presidente Iñigo Urkullu Pennsylvaniako Gobernuaren Garapen idazkari Denis Yablonsky-rekin bildu da Ameriketako Estatu Batuetara egin duen bidaiaren lehenengo egunean. Pennsylvanian egon den bitartean, GAMESA euskal enpresak bertan eraiki dituen lau planta aerosorgailuetatik bat ere bisitatu du. Tuesday, July 22, 2008 12:00:00 AM +0200 Ortuzar: "Autogobernuak aurrera egiteko euskal abertzaletasunak duen galgarik handiena erakunde armatua da" http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19323 EAJren BBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ETAren Bizkaia komandoa desartikulatu duen polizia operazioaren inguruan jakinarazi du «satisfazio» handia dela atentatuak egiten dituzten pertsonak atxilotu izana, «herriari sufriarazi egiten diotelako». «Autogobernuak aurrera egiteko euskal abertzaletasunak duen galgarik handiena erakunde armatua da», gaineratu du buruzagi jeltzaleak. Tuesday, July 22, 2008 12:00:00 AM +0200 Ortuzarrek bazterrak nahasi izana egotzi dio PPri, atzoko atentatuak eta Kontsulta Legea lotzeagatik http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19313 EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du Euskadiko PPren presidente Antonio Basagoitik bazterrak nahasi dituela ETAk atzo Kantabrian jarritako lau bonbak Kontsulta Legearekin uztartzean. Monday, July 21, 2008 12:00:00 AM +0200 Urkulluk Gamesa USAn hasiko du bere Estatu Batuetara bidaia http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19310 La planta de fabricación de aerogeneradores de GAMESA USA en Pennsylvania será hoy, lunes, el punto de partida de un amplio recorrido que Iñigo Urkullu, presidente del EBB de EAJ-PNV, completará hasta el 25 de Julio en Estados Unidos por Philadelphia, Washington y Nueva York. Monday, July 21, 2008 12:00:00 AM +0200 ETA gure etorkizuna baldintzatzen ez jarraitzeko ahalegin guztiak egingo ditugu Euzko Alderdi Jeltzaletik http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19309 Euzko Alderdi Jeltzaleak bere gaitzespenik sendoena adierazi nahi du gaur Laredon eta Nojan eztanda egin duten bi lehergailuak direla eta. EAJ herri honetako auzokide guztiekin solidarizatu nahi da eta ekintza honen egileen atxiloketa lehen bai lehen burutzea nahi du. Sunday, July 20, 2008 12:00:00 AM +0200 Ortuzar: "Urdaibaien aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira" http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19304 Gernika-Lumon burutu den eta Urdaibai bultzatzeko EAJren egitasmoak zeintzuk diren argitu duen prentsaurrekoan, BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek zera adierazi du: "Urdaibaik ezin du izan natura hila biltzen duen koadro bat. Aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira, hemen bizi direnen eta bertan bizitzen jarraitu nahi dutenen etorkizuna bermatzeko". Saturday, July 19, 2008 12:00:00 AM +0200 Bilbao: "Urdaibairen ordua heldu da" http://www.eaj-pnv.eu/noticias_des.asp?id_contenido=19303 Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Jose Luis Bilbaok eta EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek gaur prentsaurrekoa izan dute Gernika-Lumon. Bertan, EAJk Urdaibaiko ekonomia garatu ahal izateko martxan jarri nahi dituen egitasmoen berri eman da. Bilbaok azaldu duenez, "Urdaibairen ordua heldu da". Saturday, July 19, 2008 12:00:00 AM +0200