EAJ - PNV

Hemen zaude: » Hasiera » Prentsa aretoa » Agiriak

Prentsa aretoa

Agiriak

Argitaratutako azkenak

  • 2012/05/19

    Bizkaiko udal eta foru legegintzaldi honetako lehen urtearen balantzea

    • Mota: Prentsa oharra

    Duela urte bete, Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu ziren.

    Gaur, topaketa hau antolatu dugu, lehen urtearen balantzea egiteko.

    Ikuspegi politikotik, duela urte bete esan genuen PSE-PP arteko itunak ez zuela luze iraungo. Eta, hala izan da, ez du iraun.

    Lopez eta Basagoitiren  egitasmoak porrot egin du. Legegintzaldia amaitu egin da. 

    Patxi Lopez Gobernuan mantentzen bada interesa duelako izango da. Gobernuaren plataforma erabiltzen du kanpaina egiteko, gobernatzeko erabili beharrean

    Ekonomian, Espainia duela urte bete baino okerrago dago.

    Euskadin, atzeraldi ekonomikoan erori gara.

    Eta Lopezen Gobernuak noraezean jarraitzen du, politika ekonomikorik gabe, politika industrialik gabe.

     

    Egin behar dutena egin beharrean, eztabaidak  sortzen ari dira. Berriketan ari dira, gestionatu beharrean.

     

    Alderantziz, Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernatzen dituen erakundeak  egin behar dutena egiten ari dira.

     

    Guk egitasmo garden eta argia dugu.

    Gobernuak ez du halakorik.

    Guk gobernatzen ditugun Erakundeek egiturak murriztu dituzte. Gobernuak ez du halakorik egin.

    Bizkaiko erakundeek aurrekontu diziplina ezarri dute.

    Gobernuak aldiz, zortzi aldiz biderkatu du zorra, defizita bikoiztu du, eta  murriztu eta murriztu ari da etengabe.

     

    Gobernuak aho handiz kritikatzen ditu murrizketak, eta aho txikiarekin murriztu. Aurten, egun bakoitzean, bere aurrekontuko lau milioi  murriztu ditu.

     

    Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak “ gardentasun testa “ pasa dute.

    Nota bikaina atera dute biek: bederatzi koma bost eta hamar.

    Eusko Jaurlaritzaren nota: ...bost koma zazpia.

    Hiru urte eskasetan, Eusko Jaurlaritza burutik buztanera igaro da, hamalaugarren postura erori da.

     

     

     

     

    Dena den Patxi Lopez, hor dago  bere “ gardentasun “ horretaz harropuztuta .

    Baian Lopezen Gobernua ez da gardena,  iluna da .

    Egia ezkutatzen du.

    Egin diren murrizketak ezkutatzen ditu.

    Egingo diren murrizketak ezkutatzen ditu.

    Hauteskundeetarako deialdia ere ezkutatzen du.

     

    Lopezen Jaurlaritzak ez du gizartearen konfiantzarik.

    Ez du Eusko Legebiltzarraren konfiantzarik.

    Egitasmo sinesgarririk ere ez du.

    Lopez-Basagoiti egitasmoak porrot egin du.

     

    Egoera honen aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak herriari entzutea exijitzen du .

    Hauteskundeak deitzea.

    Prekarietate honekin amaitzea.

     

    Bien bitartean, guk arduraz jokatzen jarraituko dugu.

    Gaur Politika Ekonomikoaren inguruan dugun proposamena partekatu dugu, Euskadin hazkunderako egutegia martxan jartzeko.

    Akordio batetara iritsi gara, Kutxen Legearekin. Euskal finantza sistemak ziurtasun juridiko eta politikoa behar dituelako.

    Lanean jarraituko dugu Euskadik Udal Legea izan dezan. Eta Lege honek adostasun mailarik gorena izan dezan.

    Urratsak ematen jarraituko dugu, Bake aukera hau finkatzeko, eta Euskadin bizikidetza  eraiki ahal izateko. Konpromisoa hartu dugu bizikidetza Ponentziarekin eta Oroimenaren Institutua sortzearekin. 

     

    Arduraz jokatzen dugu, eta hala jarraituko dugu, baina  gure lehen ardura da Herri honentzat garai politiko berria sortzen laguntzea.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

  • 2012/05/15

    EAJ-PNV 16/2012 Erret Lege Dekretuaren aurrean

    • Mota: Prentsa oharra

    EAJ-PNV ESTATUKO OSASUN SISTEMAREN JASANGARRITASUNA BERMATZEKO ETA PRESTAZIOEN KALITATEA ETA SEGURTASUNA HOBETZEKO NEURRIAK BILTZEN DITUEN 16/2012 ERRET LEGE DEKRETUAREN AURREAN

    ELD honek aurretik ematen zen egoeraren eraldaketa sakona suposatzen du, konplexutasun teknikoa suposatzen du, eta zail gertatuko da martxan jartzea, batez ere, horretarako ezarri diren epeetan.

    Autonomi Erkidegoen eta Gobernu Zentralaren arteko gatazka iturri izango da, erreforma inolako  adostasunik eta koordinaziorik gabe egin delako.

    Ezartzen diren neurri gehienek oinarrizko adostasun sozialak apurtzen dituzte, gizarte mailan eta Estatu osoko osasun politikan.

    Erreforma inolako adostasunik gabe egin da, CISNS erakundeko kideek ELD honetan bildutako alderdi guztiek ezagutu gabe. Erreforma dekretua baino, gehiago da murrizketa eta doikuntza dekretua, irizpide ideologikoetan oinarritua, eta osasuna berdintzeko nahiarekin.

    Erreformak hustu egiten ditu Konstituzioan, Gernikako Autonomia Estatutuan, Kontzertu Ekonomikoan eta Euskadin Osasuna Arautzeko onartutako gainerako lege orokorretan aurreikusitako eskumen autonomikoak, autogobernu hori  zaintzeko klausularik sartzen ez duelako,ez arreta emateko berme fondoan ezta farmaziako gastuak handitzen dituzten PFEZ tarte-uneetan  ere.

    Osasun unibertsala eta zerga bidez ordaindua izatetik igarotzen gara Segurantza Sozialera lotutako eredua izatera, hau da, atzera pausu handia ematen da egoera ahulenean dauden pertsonen oinarrizko eskubideak kaltetzen dituena: alargunak, kotizatu ez duten 26tik gorakoak, pentsiodunak, etorkinak,... Honek guztiak unibertsaltasun eta dohakotasun printzipioan eta zerbitzu publiko izatean oinarritzen den euskal osasun eredua desitxuratzen du.

     Honek funtsean bilatzen duena da  osasun arreta Euskadiko eskumen esparrutik ateratzea,  eta Segurantza Sozialaren kudeaketa ekonomikoaren sisteman sartzea.  Horrela eginik, Estatuak, Segurantza Sozialaren eskumenen irakurketa murriztailea eginez, eskumen horiek Osasun sistemara sartu nahi ditu arlo horretan ditugun eskumenak kenduz. Osasun sistemaren administratzaile izatera igarotzen gara.

    Atzerritarren legea degradatzen da eta erroldatutako atzerritarrei ematen zaien babesa murrizten da; esan genezake errolda baino, egoitza fiskal edo legala exijitzen dela. Horrela, gizarte talde handi bat babesik gabe geratuko da. Neurri demagogikoa eta guztiz arbuiagarria moralaren eta etikaren ikuspuntutik . Gainera, halako egoerek egiazko arriskua eragingo dute osasun publikorako, eta larrialdi zerbitzuak kolapsatu egingo dira eta gure osasun profesionalak dilema etikoaren aurrean egongo dira. Ez dugu ahaztu behar honek guztiak gizarte kohesioari eta gizaki eskubideei egiten dien kaltea.

    Prestazioen kartera berregituratzen da,  oinarrizkoa denaren eta ez denaren arteko ezberdintasuna ezarrita; etorkizunera begira, hori izango omen da katalogotik prestazio berriak ateratzeko edo kopago berrietarako mekanismoa.

    Farmaziako prestazioaren kopagoa modifikatzen da, pentsiodunen taldea sartuta, oraingo ekarpen portzentajeak modifikatuta eta ospitaletan  anbulatorio-  erregimenetan  ematen diren botiken kopagoa sartuz . Alor honetan zazpi hiritar kategoria ezartzen dira.Beste alde batetik, kopago berriak aurreikusten dira produktu dietetikoetan, osasun garraio ez premiazkoan eta prestazio ortoprotesikoan, eta ez da argi geratzen prestazio bildumaren berrantolaketarekin batera, prestazio gehiago aldatuko ote diren ala ez. Kopago hau bidegabea da zergen ikuspuntutik, Gobernuak esandakoaren alderantzizkoa gertatzen baita; gehiago ez dute ordainduko gehien dutenek, baizik eta ahulenek, gaixoek eta bereziki gaixotasun kronikoak dituztenek.

    ELD hau  memoria ekonomikorik gabe tramitatu da . Ez dago arau horiek uztez eragingo dituen onura ekonomikoak egiaztatzeko oinarri ezagun eta errealik.

    Aurreikuspenen arabera  EAEn arauan biltzen diren neurri hauek, hasierako eragin ekonomikoa izango dute, arauaren garapen osoaren kontura suposatuko baitute 53,5 milioi euroko kopurua. Alor honetan ezin da baztertu  Arreta Bermatzeko Fondoaren aplikazioak izan dezakeen eragina.

    ELD hau EAEko Administrazioak berak aplikatzeak egoera hobetuko lukeen ala ez ikusteko,  beharrezkoa izango litzateke azterketa juridiko sakona egitea.

    Osasun alorreko eskumenak Euskadirentzat suposatu izan du gure hiritarrentzako kalitatezko arreta eta ongizatea, eta horiek mantentzen jarraitu nahi dugu (erreformarekin ezinezko gertatuko litzateke). Ahalegin handia kostatu izan zaigu gure osasun sistema orain dagoen maila altura eramatea,  erdietsi ditugun lorpen eta arreta kalitatearekin, eta gainera sistemaren beraren jasangarritasuna lortu dugularik. Arduratsu jokatu nahi dugulako, ezin dugu gure eskumena zapaltzerik onartu.

    Euskadi ez da Estatuko zorraren erantzule, eta euskal hiritarrok ez ditugu PP eta PSOE alderdiek ekonomia eta finantza alorretan eragin dituzten arazoen ondorioak ordaindu behar.

    Laburbilduz eta amaitzeko, ez da batere bidezkoa Euskadin hainbesteko esfortzua eskatu digun Ongizate Eredua Erret Lege Dekretu bidez beheratzea. Erret Lege Dekretu hau ez da gure erakundeetako ordezkariekin negoziatu eta adostu, eta gainera gure eskumenen gainetik egiten du. Gure Osasun Sistema mantentzen jarraitu nahi dugu eta bere jasangarritasunarekin dugun konpromisoa aldarrikatu nahi dugu.

    Honengatik guztiarengatik EAJ-PNVk Erret Lege Dekretu honen kontra bozkatuko du datorren ostegunean, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran. Bestalde, EAJ-PNV-k eskatzen dio Patxi Lópezen gobernuari bere esku dagoen guztia egiteko Euskadiko osasun zerbitzuak ez daitezen kaltetuak izan.

     

1 orrialdetik 1.a
  • 1

Agiri gehiago

Hemeroteka

nondik  noiz arte
  • Hitzarmena
  • Alderdi Berriak
  • Audio
  • Kartela
  • Kurrikulumak
  • Mintzaldia
  • Discurso de Iñigo Urkulu
  • Dokumentoak
  • EBBren agiriak
  • Dosierra
  • Elkarrizketak
  • Autonomi Estatutua
  • Estatutuak
  • Ekimenak
  • Interpelazioa.
  • Hitzaldia
  • Jardunaldiak
  • Manifestua
  • Prentsa oharra
  • Iritzia
  • Hainbat agiri
  • Plana
  • Txostenak
  • Egitasmo Politikoa
  • Egitarauak
  • Propuestas
  • Aldizkaria
  • Tmp
  • V Batzar Nagusia
  • VI Batzar Nagusia
  • Bideoak

Praktika eredugarriak

Elkarrizketak

2012/11/11

"Quizá no sea un buen tiempo para pactos y en unos meses sea diferente"Gehiago irakurri

Iñigo Urkullu  (Deia)

Iritzia

2013/06/15

Las ciabogas de Catalunya Gehiago irakurri

Xabier Ezeizabarrena  (El Correo)