2012/05/16
Udalak goizaldeko basakeriak gaitzesten ditu eta talde gustiei eskatu die “jarrera argia” erakustea
Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak, “bere arbuiorik sendoena” eta “osoko gaitzespena” adierazi du goizaldean udalerrian izan diren basakeriak. Ondorio modura, kalte material txikiak izan dira herriko batzokiaren aurrealdean eta erre egin dira musika taldeek beren entseguak egiteko erabiltzen duten tokia eta zabor ontzi bat. “Arbuiagarria da gure kaleetan halako bortxakeria pairatu behar izatea, bakean bizitzeko garaia den honetan” azpimarratu du Ana Otadui Elorrioko alkateak. Gainera, alkatetzan dagoen EAJ alderdi politiko guztiei eskatu die gertakari hauen inguruan “jarrera argia” azal dezatela .
Gertakariak 1:30 eta 2:00 inguruan izan dira iragan goizaldean, txanodun bik herriko Urarka kalean kokatuta dagoen batzokiko kristala apurtzen saiatu direnean, bertan sua eragiteko gailua sartzeko. Baina, segurtasunezko leihoa denez, txanodunek kristala apurtu dute eta zuloa egin duten arren ez da nahikoa izan bertatik sua eragiteko gailua sartzeko. Horrekin batera, auzokide bat inguruan ibili denez, ezin izan dute beren helburua lortu. Gaur goizean Ertzaintzak eraikinetik kanpo ikusi ditu likido sukoiz betetako botila eta pospoloak . Minutu batzuk beranduago, txanodunek Ortunburu kalean musika taldeek beren entseguetarako erabiltzen duten loja sutu dute, eta barrualdea guztiz erreta geratu da. Kasu honetan, beharrezkoa izan da suhiltzaileen esku hartzea sua amatatzeko, eta likido sukoia aurkitu dute bertan. Pertsona hauek ere zaborrontzi bat ere erre dute eta auto partikularra erretzen saiatu dira.
2012/05/16
BBBk “gaitzespenik sendoena” adierazi nahi du Elorrioko Batzokiaren kontra egin den erasoaren aurrean
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak “gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi du, goizaldean Elorrioko Batzokiaren eta udalerriko beste instalazioen kontra egin den erasoaren aurrean”; era berean azaldu dutenez “zorionez, kalte materialak baino ez dute eragin”.
Bizkai Buru Batzarrak udalerriko indar politiko guztiei, Bilduri bereziki, gertakari onartezin honen inguruan duen jarrera azaltzea eskatu die.
2012/05/16
EAJ-PNVren prentsa oharra ETAren azken komunikatuaren aurrean
Euzko Alderdi Jeltzaleak ETAK iragan apirileko datan eginiko eta gaur argitaratu duen komunikatuaren aurrean, zera adierazi nahi du:
1.- ETA ez da euskal indar politikooi iradokizunik egiteko inor. Jardun politikoa gizartea ordezkatzen duten erakundeei dagokie esklusiboki, hau da, alderdi politikoei. Ez gara gehiagotan nahastuko. 2.- ETAri exijitzen diogu bere jarduera amaitzeko alde bakarrean hartutako konpromisoa azkeneraino betetzea, desarmea eta disoluzioa barne. 3.- EAJ-PNVk lanean jarraituko du, orain arte egin izan duen moduan, zuhurtasunez eta arduraz, Euskadin behin betiko bake iraunkorra lortze aldera.
Entrevista a Iñigo Urkullu (Deia.)