2019ko Europako Hauteskundeetara elkarrekin joateko koalizioa eratzeko lanekin hastea adostu dute EAJ-PNVk eta Coalición Canariak

Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta CCko idazkari nagusi José Miguel Barragán, gaur arratsaldean batzartu dira Las Palmas Kanaria Handikoan

2019ko Europako Hauteskundeetara elkarrekin joateko koalizioa eratzeko lanekin hastea adostu dute EAJ-PNVk eta Coalición Canariak 15Martxoak
2018
2018 MartxoaK 15 |
EBB

PARTEKATU

Oharra: Bileren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNVk eta Coalición Canariak gaur adostu dute 2019an egingo diren Europako Hauteskundeetan hautagaitza berean joateko beharko duten koalizioa eratzeko lanei hasiera ematea. Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur arratsaldean bertan izenpetu du konpromiso hau CCko idazkari nagusi Jose Miguel Barragánekin. Bilera bi orduz luzatu da eta adostu dituzten beste konturen artean erabaki dute estatu mailan kanariarren arteko aliantzarekin bat egiteko moduan egongo liratekeen beste talde politiko batzuekin negoziatzen hastea.

EAJ-PNVren ordezkaritza, Andoni Ortuzar burua izan delarik, EBBko idazkari Mireia Zaratek, Nazioarte eta Kanpo Harremanetarako burukide Mikel Burzakok, Antolakuntzako burukide arduradun Joseba Aurrekoetxeak eta EAJ-PNVren Kanpo Harremanak Batzordeko arduradun Jose Mari Etxebarriak osatu dute. Kanariarren aldetik eta José Miguel Barragánez gain izan dira Guadalupe González Taño Antolakuntza idazkaria, Narvay Quintero Kanpoko Politiketarako eta Kanpo Harremanetarako idazkari nazionala eta Pablo Rodriguez CCren Kanaria Handiko idazkari nagusia.

Alderdi politiko bien arteko harremanetan nagusi den adeitasun eta konfiantza giroan ere aztertu da Espainiako estatuan une honetan bizi den egoera politiko delikatua, Euskadi eta Kanarietako errealitate nazionalei eragiten dien eta alderdi biotako ordezkariei kezka sortarazten dien ezegonkortasuna. Zentzu honetan, alderdi biek adostu dute Kongresuan eta Senatuan Euskadiri eta Kanariar irlei zuzenean eragiten dieten gaietan bat egitea.

Interesatu Zaitez