Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/07/13

“EAJ-PNVk ez ditu Rajoyren neurriak babestuko, atzeraldi ekonomikoan sakontzeko bakarrik balioko dutelako”

Josu Erkorekak, Euskal Taldearen Kongresuko bozeramileak iragarri du, EAJ-PNVk ez dituela Mariano Rajoy-k iragarritako neurriak babestuko Diputatuen Kongresura iristen direnean. “Orain arte, ez dugu Rajoy-ren neurri murriztaile bakar bat ere babestu, eta bide horretan jarraitzen badu, ez du gure babesik aurkituko”, zioen Erkorekak. Bere ustez, murrizketa eta neurri hauek atzeraldian sakontzeko baino ez dute balioko. “Neurri hauek ez dira ulergarriak, kaltegarriak dira ekonomiarentzat eta gizartearentzat, eta ekonomiak aurrera egiteko pizgarriak ez dira inondik inora ikusten”, ohartarazi du. Adibide gisa jarri du BEZ-aren igoera, honek kontsumoaren beherakada ekarriko duelako, eta honek atzeraldia areagotuko duelako.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, EAJ-PNVren Kongresuko bozeramaileak adierazi du oraindik neurri gehiago etorriko direla, eta ikusteko dagoela iragarritako murrizketa sorta honek zein eragin izango duen. “Oraindik ikusteke dagoena asko da, ondorioak luzeak eta mingarriak izango dira”, esan du Erkorekak.

Egoera honen aurrean, Josu Erkorekak Euskal irtenbide baten aldarrikapena egin du, azpimarratuz, Euskadiko ekonomiak, euskal finantza sistemak, eta autogobernuak bere berezitasunak dituztela.

Zentzu honetan, Mariano Rajoyri eskatu dio ez diezaiola euskal irtenbide honi oztoporik jarri, eta errespeta ditzala Euskadik dituen lanabesak –Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmena, eta hauek eztabaidatzeko Bitariko Batzordeak-. “Egoera honi aurre egiteko tresna indartsu eta eraginkorrak dauzkagu, eta defendatu egin behar ditugu, lehenengo ahoz, eta honek eraginik ez badu, auzitegietara joaz”, esan du Erkorekak, gogora ekarriz, legealdi honetan Rajoy-k onartu dituen dekretuetan, EAJ-PNVk gogor lan egin duela euskal berezitasun horiek errespeta zitezen.

Horregatik, Espainiako gobernuari zuzenduz esan du, Kontzertuaren eta Hitzarmenaren Bitariko Batzorde horietan adosten ez denak, ez duela baliorik izango EAJ-rentzat eta Euskadirentzat, horiek direlako EAE-ko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuek hartu beharreko konpromisoak eztabaidetzeko batzordeak.

ETAren AMAIERA

ETA-ren amaiera eta bakea egonkortzeko prozesuari buruz, Josu Erkorekak adierazi du EAJ-PNVk Gobernuarekin dituen harremanetan, bakegintza mahai gainean dagoela beti, baina diskrezioz landu beharreko gaia dela aldi berean, eta bide horretan jarraituko duela EAJk.

Era berean, Erkorekak uste du Mariano Rajoy-k orain arte  “ez duela aipatzeko moduko aurrera pausurik eman, keinuak soilik” egin dituela eta ohartarazi du “ezer egiten ez bada, bakearen itxaropenari ez zaiola laguntzarik ematen”. Horregatik “ez dugu aukerarik galtzen Gobernuari esateko urratsak ematea komeni dela, eta tentsioa lasaitzea komeni dela, presoen inguruan, esaterako”, zioen Erkorekak. Alegia, ETA-k armak ez dituela erabiliko esan ondoren, Erkorekak uste du Espainiako Gobernuak alde batera utzi behar dituela sabuespeneko estrategia antiterroristak, jada ez dutelako ez zentzurik ezta azalpenik ere.

 

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA