Urkullu: “Euskadi elkartuta dago bortxakeriari agur esateko, bakea orain eta betiko oihukatzen duen deiadarrean ”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak Eibar herriak frankisten aldetik sufritu zituen bonbardaketen 75. urteurrena gogoratzeko egin den ekitaldian aldarrikatu duenez “Atzean utzi nahi ditugu bortxakeria eta izua. Atzean utzi nahi dugu pentsamolde oldarkorra eta probokatzailea, Espainiar Ejertzitoak egunotan gure lurrean erakutsi izan duena, alegia. Euskal lurrean egotearekin, eta beren erakustaldiekin, Herri honi erakusten diote indarkeriak, bortxakeriak eta inposizioak guztiz baliogabeak eta alferrekoak direla. Euzko Alderdi Jeltzaleak ez ditu inoiz bide horiek erabili, eta ez ditu sekula erabiliko. Euskadi bortxakeriaren kontra elkartzen den une hauetan, gu ere elkartzen gara bakea orain eta betiko oihukatzen duen deiadarrean” .
iñigo urkullu, eaj-pnv, joseba egibar
25 Apirila | Berria

Urkulluk gogora ekarri izan ditu une latz haiek; bere hitzetan  “aurten ari gara Euskadin 1936 urte hartan hasi ziren lehen bonbardaketak gogoratzen . Mundu osoan biztanleri zibilaren kontra egin ziren lehen bonbardaketak. Otxandiotik Gernikara, eta bidean, Eibar herria ere; berrogeita hamar euskal herrik sufritu zuten hegazkin faxisten erasoa. Gaur ospatzen dugu, haiek omentzeko eta  gogoratzeko ekitaldi hau” .

Ekitaldi berean, Eibarren kontrako eraso faxistaren lekuko izan ziren EAJ-PNVren hiru alderdikide omendu dira. Buru jeltzaleak alderdikide  horiek goratzeko hitzak eskaini ditu  “Antonio, Mercedes eta Indalecio  Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide ziren. Gaurko honetan, arro omentzen ditugu Herri honekiko konpromisoan aritu zirenak, beti norberena defendatzen eta eraikitzen; sekula, inorena eraso eta hondatu gabe. Eredugarri dira Euskadi aske eta baketsuan sinesten dugunontzat”

PARTEKATU